lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/03/2016

[Euskara] Internazionalistok, Martxoak 3an: oroimena, duintasuna eta borroka!

Askapena
40 urte betetzen dira aurtengoan Gasteizko gertakari lazgarrietatik. 1976ko martxoaren 3an San Frantzisko elizan zein honen inguruetan gertatutakoa ekarri nahi ditugu gogora.

 40 urte betetzen dira aurtengoan Gasteizko gertakari lazgarrietatik. 1976ko martxoaren 3an Zaramagako auzoko San Frantzisko elizan zein honen inguruetan gertatutakoa ekarri nahi ditugu gogora. Euskal Herri Langilearen askatasun grinaren kontra eginiko sarraskia izan zen hura. Euskal Herriko klase borrokaren adibide gordin bezain gogorra.

Ezin dezakegu ahaztu, Gasteizko hiriko langileak burutzen ari ziren borroka gogorrak. Grebak , mobilizazioak, batzarrak... Langile mugimendua inoiz baino indartsuago zegoen, eta langile boterea eskuratzen hasiak ziren enpresaburu frankisten beldurrerako. Hori gutxi balitz, Franco hilda zegoen eta frankismoaren kontrako mugimendua zabala zen garai horretan.

Horrela, langile borroka huts bat baino gehiago, borroka politikoa zen guztiz, non eta Euskal Herriko probintzia "leial" batean.
Horiek izan ziren erregimen frankistak izan zituen arrazoiak langileen aurkako sarraski hori burutzeko. Ez zen kasualitatea izan inolaz ere. Ez zitzaien eskuetatik joan, askotan saldu nahi izan duten moduan. Egin behar zutena egin zuten, hotz hotzean pentsatua, langileen eta herri sektoreen boterea zapaldu ahal izateko.

Euskal Internazionalistok, ezinbestean dugu egun hau gure oroimenean. Egun honek gure herriaren askapen sozial zein nazionalarentzat duen garrantzia bereziaz ohartzen gara. Alde batetik, langile eta herri boterearen momentu garrantzitsua delako gure herriarentzat. Eta bestetik, gure eredu eta adierazpen ahaztezina delako. Beraz, biktimez oroitzeaz gain borroka eta duintasun hura oroitu eta berreskuratzea dagokigu EH errebelde hori osatzen dugun guztioi.

Bestalde,ezin utzi gogoratu gabe gertakari haien ostean Basaurin erahil zuten gaztea eta noski, ezta Tarragonan martxoak 3ko gertakariekin elkartasunez erahil zuten Juan Gabriel Rodrigo Knafo ere, nola, Erromako enbajada aurrean burutu zen mobilizazioan erail zuten Mario Marotta. Herri honen borrokekin elkartasunean eraildako lagunak.

Berarentzat ere oroimena, duintasuna eta borroka! Euskal Herriarekiko elkartasunean erailda ko lagunak, gure hildakoak ere badirelako! Gora Euskal Herri Langilea! Gora Gasteizko 5ak! Gora Euskal Herriarekiko elkartasunez bizitza eman dutenak!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal