Iparraldean dauden euskarazko haurtzandegiak ez dira 5% iristen


Konkolotx elkartea, iparraldeko haurtzaindegi eta haurtzain-etxe euskaldunen ordekaritza salatu zuen beste egunean Frantziako estatuak ez duela inongo diru laguntzarik emango hautzandegi euskaldunei, nahiz eta hauek eskatu izana guztiak ukatu egin zaie. Horren aurrean euskaldunen elkartasuna eskatu dute eta kontribuitzeko esteka bat ahalbidetu dute Konkolotx haurtzaindegi, haurtzain-etxe euskaldunak (helloasso.com). Euskarazko haurtzaindegien bereziki larria da, izan ere, hauek ez dira 5% iristen.
Hala ere, derrigorrezko ikaskeetan egoera ez da askoz hobea izan ere eskola publikoetan ezin zen euskaraz heman ikasgai guztiak 2021 arte eta gaur egun euskarazko irakasleen eskaitza ikasteko eskariaren baino azpitik dago oraindik, izan ere euskarazko eskolak bakarrik 6,5% portzentaia dute iparraldeko eskola publikoen artean. Ikastoletan nahiz eta zentro pribatuak izan ez da guztiz bermatzen euskaraz ikasteko eskubidea, izan ere zenbait azterketa frantseses egitera behartuta daude hauek ere, adibidez unibertsitatera sartzeko frogak besteen artean.
Guzti honi gehitu behar zaio estatu frantsesak ez duela euskera hizkuntz ofizial bat bezala aitortzen, bere erabilera baztertuz eremu publikotik eta frantsesa inposatuz, herrialdearen errealitate soziolinguistikoa alde batera utziz, non Zuberoan edo Nafarra Beheran euskara hitzegin edo ulertzen duten portzentaia 61,3% da. Euskararen kontrako politikak honek atzerapausoak ekarri du azken hamarkada hauetan izan ere 1996-an euskaldunen porzentaia 26,4% zen eta gaur egun 20,1% da.