lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM9e

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

22/02/2019 :: Nafarroa

¡Peligro TAV! Un tren que transporta desigualdad de genero a toda velocidad

x Sustrai Erakuntza
Denuncian la falta de análisis de género en el TAV navarro, y en especial su estación en Iruñea y la urbanización de Etxabakoitz.

[Euskara] 

GENERO-DESBERDINTASUNA ZIZTUAN GARRAIATZEN DUEN TRENA

Prestazio Handiko Trena (AHT) zentzugabekeria izugarria da. 200 km Nafarroan zehar eta 4.000 miloi euroko kostuarekin, eraikuntza honek gure bizitzetan zauri mingarriak eragiten ditu:

Ingurumenean bueltarik gabeko kalteak sortarazten ditu, lur biziak, urak eta ekosistemak suntsituz.

Lurraldeen arteko desoreka areagotu egiten du, hiriguneen mesedetan eta herri askoren eta eskualde ertainen kalterako.

Desberdintasun sozialak gehitzen ditu, denon aberastasuna enpresari handien poltsikoetan jarriz

Hurbileko trenak desagerrarazten ditu, hain zuzen ere, pertsonak, herriak eta eskualdeak lotzen dituena. Halaber, ezerezean uzten du errepideko garraioari alternatiba garatzea.

Egungo trenbidea eta baliabideak hobetzeko aukera bazterrean uzten du alferrik.

Azken finean, AHTa suntsipenaren eta xahubidearen proiektua da, zaintzaren, berrerabileraren eta hobekuntza sostengagarriaren erabat kontrakoa delarik.

Bai, dena hori AHTa, baina emakumeentzako are okerragoa da. Bortxakeria patriarkala eta kapitalistaren beste adierazpide bat gehiago da. Proiektu honek isilarazi eta ikustezin bihurtzen gaitu. Emakumeok traba bat baina ez gara haien negozioetarako.

BESTE BEHIN ERE GURE GORPUTZEN ETA BIZITZEN GAINETIK ERABAKITZEN DUTE

Zein bide eskaini digute gure interesak, beharrak eta kezkak ezagutzeko? Zeinek hartu ditu erabakiak?

BESTE BEHIN ERE ETXEKO ETA ZAINTZA LANAK EMAKUMEEN BIZKAR JARRI DITUZTE:

Zeinek aztertu ditu 4.000 miloi euro zementuan gastatzearen ondorioak, osasunan, hezkuntzan, zerbitzu publikoetan eta mendekotasunean inbertitu beharrean?

GURE BIZI BALDINTZAK OKERRAGOTZEN DITU:

Zeinek aztertu du nola mugitzen garen emakumeok? Zergatik emakumeok gehiengoa gara hurbileko trenak erabiltzeko orduan? Zeinek baloratu du tren elitistaren prezioaren eragina gure joan-etorrietan emakumeok garenean soldata eta pentsio txikien ditugunak? Zeinek aztertu du zer ekar dezakeen hurbileko trena ez garatzeak, edo geltokiak ixteak edo tren zerbitzuak murrizteak?

INPOSAZTEN GAITUZTE NOLA ERABILI BEHAR DUGUN ESPAZIO PUBLIKOA:

Zeinek aztertu du zer dakarren Iruñeko egungo tren geltokia ixteak eta Etxabakoitzen geltoki berri bat egiteak?

Boterearen kudeatzaileek ez dute aurreko galderak erantzun nahi izan. Une oro, inposaketaren alde egin dute. AHTa saldu nahi izan digute proiektu neutro bat balitz bezala, interes orokorraren izenean.

Espainiako eta Nafarroako gobernuek aurrera darraite patriarkatu kapitalistak eragindako desberdintasunak eta prekarietateak are gehiago sakonduz. Ez dute sikiera kontuan hartzen proiektu honen genero eragin ezberdina emakumeak eta gizonezkoen artean.

Haien lotsagabekeria iristen da muzin egitera haiek onartutako legeei: edozein proiektuk, arauk, plan urbanistikok, lurralde antolaketaren garapenak… ekarri beharko lukete genero eraginaren azterketa, eta horren arabera, neurri zuzentzaileen proposamena. Gure ustez, egungo AHTren proiektua hainbat urradurez josita dago:

Nafarroako Gobernuak ez du bete 14/2004 Foru Legeak ezartzen duena, zeinaren arabera, aurreproiektuak, legegintzako foru dekretuak eta xedapen arautzaileak, eta baita gobernuari dagozkion plan eta programarekin batera, sexuen araberako eragin-txostenak beharko lirateke. Konpromezu hau publikoa da, Nafarroako Gobernuaren web orrialdean agertzen dena, eta Etxabakoitzeko urbanizazioaren planarekin ere bete behar dena.

Etxabakoitzeko Udalerrien Gaineko Plan Sektorialak, 2015eko maiatzean onartua, ez du sexuen araberako eragin txostenik. Beraz, ez du legea betetzen. Egungo Nafarroako Gobernuak legalki erantzun beharko luke Epaitegietan. Are gehiago, jarrera hau dela medio, etikoki ere erantzun beharko luke Nafarroako jendartearen aurrean.

Aldi berean, Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetan bultzatu eta sustatu egin duen AHTren proiektuan ez da genero perspektibarik agertzen.

Horrenbestez, guk, emakume feministok, AHTaren aurka egiten dugu:

Proiektu hau emakumeon bizkar egina dagoelako: ez ditu gure beharrak kontuan hartzen; ez ikusiarena egiten du proiektu honek ekartzen dituen desberdintasunen aurrean eta ez ditu neurri zuzentzaile bakar bat ere planteatzen berdintasuna bermatzeko.

Eraikuntza enpresen eta ustelen poltsikoak betetzen dituen bitartean, genero desberdintasuna areagotzen duelako, gure bizi baldintzak okerragotuz eta gure hitza eta borondatea isilaraziz.

Legeak ezartzen duen genero eragina aztertzeko beharra betetzen ez duelako. Hau erabat salagarria da kontuan hartzen badugu Espainiako eta Nafarroako gobernuek feministatzat eta berdintasunaren defendatzailetzat aurkezten direla.

Genero berdintasuna ez delako Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren kontu huts bat. Genero berdintasunak, helburua egiazkoa izanen bada, isla izan behar luke hartzen diren erabaki politikoetan, ekonomikoetan, aberastasunaren banaketan eta lurralde antolaketan.

Ez Abiadura Handiko Desberdintasunaren trenari!

Bai Tren Publiko, Soziala eta Berdinzaleari!

_________________

[Castellano]

¡Peligro TAV! Un tren que transporta desigualdad de genero a toda velocidad

El Tren de Altas Prestaciones (TAV) es un despropósito escalofriante. Sus 200 km en tierras navarras y los más de 4 mil millones de euros que pretenden gastar abren una profunda herida en todas las esferas de nuestras vidas:

Daños irreparables en el medio ambiente, arrasando tierras, aguas, ecosistemas,...

Mayor desequilibrio territorial en beneficio de los grandes núcleos urbanos y el abandono de los municipios y comarcas intermedias.

Incremento de la desigualdad social desviando la riqueza social a los bolsillos de los grandes empresarios y capitales.

Elimina el transporte de cercanías, el que une personas, pueblos y comarcas, e impide crear alternativas al transporte por carretera

Desaprovecha las vías ferroviarias y los recursos existentes, evitando su mejora.

En definitiva es el proyecto de la destrucción y del despilfarro frente a la cultura del cuidado, la reutilización y la mejora sostenible.

Sí, el TAV es todo eso y mucho más para las mujeres. Es una expresión más de la violencia patriarcal y capitalista contra las mujeres. Nos silencia y nos invisibiliza. Somos un estorbo más para sus negocios.

VUELVEN A DECIDIR SOBRE NUESTROS CUERPOS Y NUESTRAS VIDAS:

¿Qué cauces y qué medios nos han ofrecido para conocer nuestros intereses, nuestras necesidades y nuestra voluntad? ¿Quién ha decidido?

VUELVEN A CARGAR SOBRE LAS MUJERES, EL TRABAJO DOMÉSTICO Y EL DE CUIDADOS:

¿Quién ha analizado el coste y las consecuencias que supone utilizar 4 mil millones de euros en cemento y no utilizarlo en el desarrollo de la sanidad, la educación, los servicios sociales y para la dependencia públicos?

EMPEORAN LAS CONDICIONES DE NUESTRA EXISTENCIA:

¿Quién ha estudiado cómo nos desplazamos las mujeres y por qué somos mayoría entre las personas usuarias de los trenes de cercanías? ¿Quién ha cuantificado el impacto de los precios del tren elitista en nuestros desplazamientos diarios, cuando somos quienes tenemos los salarios y las pensiones mas bajas, los trabajos más precarios? ¿Quién ha cuantificado lo que significa para las mujeres no desarrollar el tren de cercanías, eliminar o no abrir nuevas estaciones, eliminar servicios?

NOS VIOLENTAN DEFINIENDO COMO DEBEMOS OCUPAR Y USAR EL ESPACIO PUBLICO:

¿Quién ha analizado lo que supone eliminar la actual estación de Pamplona y abrir una nueva en Etxabakoitz?

Son preguntas que nadie entre los gestores del poder ha querido afrontar. Apuestan por la imposición y por vendernos un proyecto aparentemente neutro, pero que no responde a las necesidades materiales de las mujeres.

Los gobiernos de Madrid y Navarra pretenden avanzar en el proyecto del TAV profundizando en las desigualdades y precariedades que sufrimos las mujeres frente al patriarcado capitalista, sin considerar el diferente impacto que pudiera tener el proyecto en mujeres y hombres.

Y para ello, ni siquiera son capaces de cumplir sus propias leyes, por las que deben acompañarse de informes sobre el impacto por razón de sexo de los proyectos de disposiciones reglamentarias, planeamientos urbanísticos, modelo territorial... y en función de dicho análisis, adoptar medidas que no impliquen una mayor desigualdad entre mujeres y hombres. A nuestro entender el actual proyecto de TAV es un reguero de incumplimientos en este sentido:

El Gobierno de Navarra ha incumplido lo indicado en la ley Foral 14/2004 del Gobierno de Navarra, que ordena que los anteproyectos, decretos forales legislativos y disposiciones reglamentarias, así como los planes y programas cuya aprobación sea competencia suya, deben ir acompañados por un informe sobre el impacto por razón de sexo. Se trata de un compromiso, hecho público incluso en su página de internet, y que debe de realizarse para el PSIS de Etxabakoitz.

Porque el Plan Sectorial de Incidencia Supramunicipal de Etxabakoitz, aprobado en mayo de 2015, no tiene informe sobre el impacto por razón de sexo y por lo tanto incumple la legislación vigente que así lo exige. El actual Gobierno de Navarra debiera responder legalmente ante los Tribunales de Justicia sobre este incumplimiento, pero sobretodo, debiera responder legítima y éticamente ante la Sociedad Navarra sobre esta actitud.

Tampoco ha sido incorporada la perspectiva de género en la propuesta de TAV que desde el actual Gobierno de Navarra se ha impulsado a lo largo de esta legislatura.

Por todo ello, nosotras, mujeres feministas, nos posicionamos contra el proyecto del TAV:

Porque es un proyecto realizado a espaldas de las necesidades de las mujeres, sin considerar las consecuencias que en materia de desigualdad puede conllevar para nuestras vidas, y sin plantear medidas correctoras que garanticen la igualdad.

Porque mientras llena los bolsillos de las constructoras amigas y corruptas, incrementa la desigualdad de genero, empeora nuestras condiciones de vida y silencia nuestra palabra y voluntad.

Porque ignora e incumple deliberadamente la obligación de analizar el impacto de género de esta obra en Navarra, un hecho aun mas denunciable si consideramos como el Gobierno de Madrid y de Navarra se presentan como gobiernos feministas y en favor de la igualdad.

Porque la igualdad de género no es solo cosa del Instituto Navarro por la Igualdad, sino que debe responder a una política a implementar y garantizar en lo político, en lo económico, en el reparto de la riqueza y en el modelo territorial.

No al Tren de la desigualdad a toda velocidad.

Por un Tren Público, Social e Igualitario

KONTUZ AHTrekin!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM9e

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal