Irailaren 23an hiru gazte etxegabetzen saiatuko dira Bilboko Alde Zaharrean
Bilboko Alde Zaharrean hiru pertsona etxetik kanporatzen saiatuko dira irailaren 23an, AZET etxebizitza sindikatuak jakinarazi duenez. Dirudiez ez da lehenego etxegabetze saiakera, izan ere, duela hilabete batzuk etxejabeak Desokupa enpresa bat bidali zuen, baina ez zuten etxegabetzea gauzatzea lortu. Oraingoan, berriz, bide judiziala abiatu du.
Etxegabetzea geldiarazteko bidean bi deialdi egin ditu AZET etxebizitza sindikatuak. Lehenengo irailaren 18an asanblada informatiboa egingo dute, arratsaldeko 19:00etan, artekale 22 kalean, egoeraren berri emateko. Ondoren, irailaren 23an, goizeko 08:30etatik aurrera hiru gazteen etxera joateko deia egin dute, etxegabetzea gelditzeko.