lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/03/2026

Irain arrazistak jaso zituen Zumaiako Futbol Taldeko jokalari batek

Juan Luis Romatet
Pasa den larunbatean jokatutako jubenil mailako partida batean arrazakeriaren aurkako protokoloa aktibatu zuten.

Arrazakeriaren aurkako protokoloa aktibatu behar izan zuten pasa den larunbat arratsaldean Aita Mari futbol zelaian. Jubenilen Gorengoen mailako partida jokatu zuten zapatuan Zumaiako Futbol Taldeak eta UDA Aretxabaletak, eta Zumaiako klubak sare sozialen bidez informatu duenez, partidaren amaieran irain arrazista bat jaso zuen Zumaiako jokalari batek Aretxabaletako baten ahotik. 

Epaileari horren berri emanda, hark arrazakeriaren aurkako protokoloa aktibatu zuen, eta protokolo horri jarraituz, Ertzaintza bertaratu zen futbol zelaira. 

Sare sozialetara igotako oharrean Zumaiako Futbol Taldeak dio ez duela halako jokabiderik onartuko eta irain arrazistak jaso zituen jokalariaren beharretara jarri zen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal