lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/05/2022

Irizar e-mobilityko grebalariek elkartasun eguna antolatu dute

La Haine-Euskal Herria
Lan itun berri baten alde, greba mugagabean dauden Adunako irizar-e-mobility enpresako langileek elkartasun eguna antolatu dute.

Apirilaren 25ean ekin zioten grebari Irizar-e-mobility enpresako langileek, urtarriletik negoziatzen hasi ziren enpresako itun berriaren negoziaketek ez zutelako eskatzen zituzten baldintzak betetzen. Langileek batzar batean, greba mugagabeari ekitea erabaki zuten enpresa presionatzeko eta modu honetan, beraien baldintzak kontuan edukiko dituen itun proposamen duin bat jasotzeko helburuarekin. Grebalarien eskaerak: Lan berdinaren gatik soldata bera ordaintzea, lantegitik kanpo egiten diren lanen baldintzak hobetzea, esfortzu gehigarriak konpentsatuak izatea, guztien bizitza pertsonal eta kontziliaziorako neurriak hobetzea eta Gipuzkoako metalgintza hitzarmeneko nurriak bermatzea dira.

Irizar-e-mobility 300 langilez osatutako enpresa da, kooperatibista batzuez eta gehiengo soldatapeko langileez osatua. Irizar Group taldearen baitan dago, enpresa ezberdinak Euskal Herrian, Brasilen, Mexikon eta Hegoafrikan dituelarik. Taldeak, 3500 langile ditu eta kontinente guztietako herrialde askotan presentzia komertziala dauka.

Enpresak argudio ekonomikoak ematen ditu langileen eskaerak ez onartzeko, zenbaki negatiboetan daudelako. Langileek honen kontrara, azaldu duten moduan, enpresa sortu zenetik, hirukoiztu egin du bere langile kopurua eta aurrerapauso handiak eman ditu maila produktiboan, baina lan baldintzak duela hiru urte, enpresa hazkundean zegon garaian, adostutako hitzarmenean oinarritzen dira.

Duela 19 egun greba abiatu zutenetik, protesta ugari antolatu dituzte eta eragile ezberdinekin bildu dira.

Bihar arratsaldean ,maiatzaren 14ean, 17:30tan, manifestazioa deitu dute Andoainen eta ondoren elektrotxaranga eta kontzertuak atnolatu dituzte.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal