lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/02/2024

Irkus Badillo eta Gorka Vidal euskal preso politikoak aske geratu dira

La Haine-Euskal Herria
Hogei urteren ostean, biek bete dute zigor osoa.

Irkus Badillo eta Gorka Vidal euskal preso politikoak aske geratu dira. Biak baldintzapean aske zeuden arren, hogei urteren ostean,  biek ala biek atzo bete zuten zigor osoa.

Badillo 2004ko martxaoren 4an espetxeratu zuten, 2007an epaitu eta 20 urteko zigorra ezarri zioten, «erakunde terroristako kide» izatea leporatuta. Duela hiru urte hirugarren gradua eman zioten, 2021eko maiatzean, eta handik sei hilabetetara, 2021eko urrian, baldintzapean aske utzi zuten 17 urte eta 9 hilabete espetxean pasa eta gero.

Vidal, 2004ko martxoaren 4an espetxeratu zuten baita ere, eta 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, talde armatuarekin kolaboratzea, armak edukitzea eta hondamenak eragitea leporatuta. 2022ko ekainean ezarri zioten hirugarren gradua, eta iazko otsailean onartu zioten baldintzapean aske geratzea.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal