lahaine.org
Nafarroa :: 05/12/2022

[Iruña] Abenduak 6, manifestazioa: Mugak gaindituz, Euskal Herri sozialista eraiki

JARKI
JARKI antolakunde iraultzaileak abenduaren 6an espaniar konstituzioaren aurkako manifestazioa burutuko du Iruñean

JARKI antolakunde iraultzaileak abenduaren 6an espaniar konstituzioaren aurkako manifestazioa burutuko du Iruñean. Manifestazioa Errekoletak plazatatik abiatuko da arratsaldeko 18:30etan.

MUGAK GAINDITUZ EUSKAL HERRI SOZIALISTA ERAIKI

Abenduaren 6a jaieguna dute Hego Euskal Herriko langileek. Hori horrela, Espainiar Konstituzioaren onarpena ospatzeko eguna, frantziar eta espainiar estatuek Euskal Herrian inposatutako mugen zein hori bermatzeko baliatzen dituzten instituzioen ondorioak agerian uzten dituen eguna dugu. Izan ere, Euskal Herriko langileriaren aurka buruturiko jazarpena legezkotasunez janzten dute bi estatu zapaltzaileen konstituzioek, jazarpen hori zilegitzeko eta normalizatzeko helburuarekin. Bi dokumentu horiek espainiar eta frantziar estatuetako egitura politiko, juridiko eta administratibo oro burgesiaren nahien eta beharren araberakoak izatea ahalbidetzen dute, estatuaren egituren iturria izanik.

Ildo horretatik, konstituzioak Euskal Herri Langilearen esplotazioari eusteko eta Euskal Herri Langilearen identitate nazionala deuseztatzeko tresna dira. Azken finean, Euskal Herriko lurraldeak bi estatuen artean zatituta egoteaz gain, bai Frantziak, bai Espainiak euren egitura administratiboa baliatzen dute Euskal Herria asimilatzeko xedearekin. Frantziar estatuaren kasuan, lpar Euskal Herria Pyrnes-Atlantiques departamenduan lausoturik dago, ukazioa baliatuta. Bestalde, Hego Euskal Herrian erregimen autonomikoa baliatzen dute, euskal burgesiari bakarrik mesede egiten dion autogobernuaren eldarnioa sustatzen duena. Alta, lurralde zatiketaren helburua argia da: Euskal Herrian maila politikoan marko legal anitzak baliatuta, Euskal Herri Langilearen artean bere nazio izaera eta identitatea deuseztatzeko baldintzak sortzea.

Gauzak horrela, Euskal Herri Langilea ezin da isilik ezta geldirik geratu, estatuek bere azpirazioari eusteko eta berau asimilatzeko aurrera daramaten estrategiaren baitan baliaturiko tresnen aurrean. Izan ere, abenduaren 6a ez da Euskal Herriko langileontzat jaieguna, gure eguneroko azpirazioa zilegiztatzeko saiakeraren erakusgarririk argiena baizik. Hori dela eta, JARKI antolakunde iraultzaileak abenduaren 6an konstituzioen aurkako aldarria Innieko kaleetan barrena ozen aldarrikatzeko deia luzatzen dio Euskal Herri Langileari, arratsaldeko 18:30etan Errekoletak plazatik abiatuta burutuko duen manifestazioan.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal