lahaine.org
Nafarroa :: 22/05/2018

Iruñeako istiluen epaiketa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Bertsio ofiziala gezurra izan ohi da, eta kasu honetan ere hala da.

Gaur 4 gipuzkoarren aurkako epaiketa hasi da Espainiako Audientzia Nazionalean, 2017ko martxoaren 11n 'Errepresioaren aurrean autodefentsa' dinamikak antolatutako manifestazioa hasi eta berehala poliziak eragindako istiluetan erasotzaileei aurre egitea leporatuta. Gazte hauetako bakoitzarentzat 7 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak.

Honen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

1. Bertsio ofiziala gezurra izan ohi da, eta kasu honetan ere hala da. Poliziak era guztietako manipulazioak erabili ditu gazte hauek eta, honekin batera, dinamika oso bat epaitu eta zigortzeko.

2. Errepresioari aurre egitea zilegi da eta ez dugu inolaz ere onartzen Estatuak biolentzia erabiltzeko mantendu nahi duen monopolioa. Indarrez mantentzen gaituzte zapalduta eta beraiek bake deitzen diotenari guk sumisioa deitzen diogu.

3. Poliziak esan du 4 gazte hauek Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideak direla (beraiek ATA deitzen diote kriminalizatzeko izen egokiagoa iruditzen zaielako). Guk ez diogu poliziari inolako azalpenik zor, bai ordea Euskal Herriari. Gure militanteen jarduera politikoa publikoa da, eta jarduera horien bultzatzaileen artean ez daude gazte hauek.

4. Ez da egia egun horretakoa Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren manifestazio bat zenik. Deitzaile ezberdinen artean beste bat baino ez zen mugimendu hau. Hala ere, argi eta garbi defendatu nahi dugu manifestazio horren zilegitasuna eta herriak poliziaren erasoaren aurrean emandako erantzun eredugarria.

5. Istiluak ez ziren sortu komunikatu gabeko manifestazioa zelako. Herriari komunikatu egin zitzaion eta publikoa zen aurrera eramango zela. Espainiak Nafarroan duen Delegazioari ez zitzaion komunikatu, hori egia da, beste batzuetan Delegazioari komunikatu dizkioten mobilizazioak debekatu izan dituztela egia den modu berean.

6. Ohituta gaude entzuten epaiketa ezberdinetan zigortu nahi dituzten pertsonak libre utzi behar dituztela “ez delako egia leporatzen dietena”. Guk esan nahi dugu berdin zaigula leporatzen dietena egia den ala ez, hori defentsa juridikoaren esku baitago, baina maila politikoan argiki esan nahi dugu egin izan balute ere haien askatasuna galdegiten jarraituko genukeela, hemen dauden biktima bakarrak Euskal Herria eta bere langileria baitira, eta biktimarioak Frantzia eta Espainiako Estatuak eta haien sukurtsal autonomikoak.

Euskal Herrian, 2018ko maiatzaren 21ean.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal