lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/06/2025

Iruñeko Alde Zaharreko emakume bat etxegabetu du poliziak

Agentziak/La Haine
Pasa den astean, herri mobilizazioak ekidin zuen etxegabetzea. Hala ere, gaur edozein erantzun antolatu aurretik egin dute etxegabetzea.

Ana Belen pasaden astetik zeukan etxegabetze agindua, baina hamaika gazte bildu ziren Iruñeko Alde Zaharreko San Lorentzo karrikaren 17. atariaren inguruan, hau ekiditeko. Indar errepresiboek atzera egin behar izan zuten, bertan bildutako hamarka gazte eta bizilagunen presentzia ikusita. 

Gaur goizean, iragarri gabe, kalea moztu eta edozein erantzun antolatu aurretik egin dute etxegabetzea. Ahotsa.info komunikabideak emandako informazioaren arabera, goizeko lehen orduan atea jo dute sartzeko, eta etxegabetzea jakinarazi diote Ana Beleni. Babes sozialik gabe zegoenez, bere borondatez ateratzea erabaki du. Etxegabetzearen ostean, epaitegiko langileek Udaltzaingoaren auto batean alde egin dute eta maskarak eraman dituzte aurpegia ezkutatzeko. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, emakumea Udalarekin akordio batera iritsi da etxea uzteko beste bizitoki baten truke.

Etxetik kaleratu duten emakumeak 57 urte ditu. Desgaitasun aitortua dauka %75ekoa, eta minbiziaren aurkako tratamendupean dago. Errentan bizi zen etxe horretan, baina kontratua amaitu zaio eta ez diote berritu nahi.

📷Ahotsa

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal