lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/04/2026

Israelek gutxienez 254 pertsona hil eta beste 1.165 zauritu ditu Libanon, su-etenaren lehen egunean

Ekain Carrasco Tellaetxe
Israelen erabakiak AEBen babesa du, eta Iranek erantzun du Ormuzko itsasartea ez duela zabalduko Libanoren aurkako erasoaldia eten ezean.

Istorioa ez da berria, Israeldarrak ez daude su-etenak betetzera ohituak. Orain, atal berria erantsi diote: Israelek ez ditu eten Libanoren aurkako erasoak, hasiera batean AEBek eta Iranek adostutakoaren kontra. Are, bart gauen egin du orain arteko erasorik gogorrena. Libanoko Defentsa Zibilak jakitera eman duenez, gutxienez 254 pertsona hil eta 1.165 zauritu ditu. Horien artean, Ali Yusuf Harshi Hezbollahko buruzagiaren idazkari pertsonala, Israelgo armadaren arabera. AEBek eta Iranek adostutako meniaren baldintzetako bat da gerraren fronte guztiak estali behar dituela, Libanotik Irakeraino. Israelek, ordea, behin eta berriz esan du Irango frontea gauza bat dela eta Libanoko gerra beste bat.

Eszeptizismoa da nagusi eragileen artean. Su-etena AEBen eta Iranen arteko hurbilpena izan bada ere, agerian geratu da bakoitzaren bake proposamenak hauskorrak direla. Izan ere, Israelen erasoak AEBen babesa du, eta horrek Iran haserrearazi du. Hala, Teheranek iragarri du Ormuzko itsasartea ez duela zabalduko Libanoren aurkako erasoaldia eten ezean. Horri Karoline Leavit Etxe Zuriko bozeramaileak erantzun dio, esanez Ormuzko pasabidea zabaldu ezean bertan behera geratuko dela su-etena.

Donald Trumpek egin dituen adierazpenak ere begi-bistan utzi du su-etenaren ahulezia: "Estatu Batuetako itsasontzi, hegazkin eta langile militar guztiak Iranen inguruan egongo dira, su-etenari buruzko benetako akordioa erabat bete arte", idatzi du sare sozialetan. Bere aldetik, Iranek ere errautsak hauspotu ditu, esanez su-etena "AEBen porrotaren seinale" dela. Horri erantzunez, Pete Hegseth AEBetako Gerra idazkariak adierazi du Irango misilen programa "suntsituta" dagoela, Irango itsas armada "itsas hondoan" dagoela, eta "Irango zerua AEBek kontrolatzen" dutela.

Israelek gutxienez 254 pertsona hil eta beste 1.165 zauritu ditu Libanon, su-etenaren lehen egunean

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal