lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/02/2024

JARDUN Koodinadorak Gernikan ospatuko du Aberri Eguna “Borroka bidea, askatasuna ipar” lelopean

La Haine - Euskal Herria
Koordinadorak prentsaurreko baten bidez Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu dio Euskal Herri Langileari

Jardun Koordinadorak jakinarazi duenez, Aberri Egunean, martxoaren 31an, egun osoko egitaraua antolatu du Gernika-Lumon. Eguna manifestazio batekin hasiko da, eguerdiko 13:00tan Merkurio plazatik irten eta ekitaldi politiko batekin bukatuko da Pasealeku plazan. Ondoren bazkari bat egingo da Astran 4 euroren truke eta horren ostean kontzertuak egongo dira arratsaldeko 16:00etatik hasita.

Pasa den larunbateko prentsaurrekoan Koordinadorak Instituzionalismoaren aurka agertu da: “Espainiar eta frantziar estatuek eurek inposatutako mugen baitan, Euskal Herriaren etorkizuna eraiki daitekeela saltzen digute. Instituzionalismoa aurkezten digute alternatiba bakar gisa, honi men eginda dena posible dela sinetsaraziz”.

Era horretan estatu hauek inposatuko hainbat muga seinalatu dituzte, hala nola, “Euskal Herriko langileon Batasuna ekidin, eta Euskal Herria bi estatu ezberdinen baitan kokatuko 5 administrazio ezberdinetan banatzen dituzten” muga administratiboak, “hizkuntza nazionala ukatu, eta sistematikoki egoera diglosikoa sustatuta euskara baztertuta mantentzen duten” muga linguistikoak, “Estatuen nagusitasuna zein inpunitatea bermatu, eta edozelako izaera disidenteko ahotsa isilarazteaz, zanpatzeaz eta kriminalizatzeaz arduratzen diren” muga juridikoak eta “Euskal Herriaren beraren existentzia nahiz izatea ukatu, eta frantziar zein espainiar estatuetako proiektu nazionalen pean Euskal Herria asimilatzea xede duten” muga politikoak. Muga hauek “jabetza babestea eta kapitala ahalbidetzea” dutela helburu adierazi zuen Koordinadorak.

Honi jarraipena emanez nazio auzia “estatuen proiektu politikoaren gauzapenerako eta,hortaz, kapitalaren agendarako” oztopoa dela ziurtatu dute eta bide horretan “iraganaren kontura murriztu nahi duten sentimendu historizista, ahanzturaren iluntasunaren atzaparretan harrapatuta egotera kondenatzea dutena xede. Ukazioa baliatuta, Euskal Herriaren nazio izaera, bere existentzia bera deuseztatu” nahi dutela salatu dute. Hala ere, estatu hauek ezingo dutela “Euskal Herriko langileon izatea eta gure nazio izaera ezabatu” adierazi dute, izan ere, “Zapalkuntzak dirauen bitartean, borrokarako borondatea izango baitu Euskal Herri Langileak. Eta borondate honek dirauen bitartean, Euskal Herria existituko da, gu oso kontziente baikaranazioa izan bagarela eta zergatik garen nazioa”.

Horrenbestez “Aberri Eguna ez da ospakizun eguna. Aberri Eguna Euskal Herriak mugei aurre egin eta hauek apurtzeko mailua” dela aldarrikatu dute “Aberri Eguna Euskal Herri Langileak inposatu nahi dizkioten isiltasunari eta ukazioari aurre egiten lagundu, eta bere izatea eta izana ozen aldarrikatzeko bozgorailua” dela esanez. Bukatzeko JARDUN Koordinadorak martxoaren 31n Gernikan deitutako Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu dio Euskal Herri Langileari “beste alde batera begiratzea, etxean edota isilik eta otzan geratzea ez baita aukera bat, Euskal Herriaren etorkizuna berau osatzen dugun langileon eskutik eraikia izango” dela adieraziz.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal