lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/11/2023

JARKI antolakunde iraultzailea Espainako konstituzioaren aurka mobilizatuko da abenduaren 6an

La Haine - Euskal Herria
“Konstituzioa apurtu!” lelopean antolatu dute manifestazioa Durangon.

Urte honetan, berriz ere,JARKI antolakunde iraultzailea Espainako konstituzioaren aurka mobilizatuko da. Manifestazioa abenduaren 6an izango da, Espainako konstituzioaren egunean, eta Durangoko Landakako tximiniatik abiatuko da arratsaldeko 18:00tan.

Antolakulde iraultzaileak irakurketa bat publikatu du (Abenduak 6, manifestazioa: Euskal Herri langileak apurketa! (lahaine.org)) Euskal Herri Langileari parte hartzeko deia luzatuz, horrela hasten dena: “Abenduaren 6a Euskal Herriko langileon askatasuna errotik mozteko, bere izaera nazionala ukatzeko eta klase gisa azpiratuta jarraitzeko instituzioak zein marko juridikoa zehazten dituen espainiar konstituzioaren eguna dugu” eta honi segida emanez Espainako konstituzioa zer suposatzen duen gogorarazi dute “konstituzioaren pean, Euskal Herriko burgesiaren interesak bermatu eta, aldi berean, nazio auzia neutralizatzera bideratutako autonomia forma hartzen dute instituzioek. Horien bitartez, egun Hego Euskal Herria lau administrazio ezberdinen menpe bizi da”, izan ere, Villaverde Turtzioz eta Trebiñu “Kantabria eta Gaztela eta Leonen administraziopean aurkitzen dira”. Ondoren, banaketa honek euskararen egoerarekin lotu dute “Azken hilabeteetako epaiez haratago, egun Euskal Herriak bizi duen diglosia egoera, euskarak autonomia erkidego bakoitzean duen onarpenetik eta horretan oinarritutako estatus juridikotik eratorria da” eta honen azken helburua azaldu dute “Euskal Herri Langilearen arteko arrakalak zabalduta eta desberdintasuna elikatuta, hauen arteko elkartasuna zein identitatea lausotzea eta bere askatasun grina behin betiko itzaltzea. Izan ere, autonomismoaren bitartez espainiar estatuak nazio auzia neutralizatzen eta, era berean, Euskal Herriko burgesiaren leialtasuna bermatzen du, azken horri bere interes ekonomikoen eta politikoen neurrirako marko instituzionala eskainiz”. Testua euskal burguesiari erreferentzia eginez jarraitzen du “Euskal Herri Langileak martxan jar litzakeen edozelako izaera apurtzaileko eta iraultzaileko ekimenak deuseztatzen eta baztertzen dituzte, aurrerapausoak eta lorpenak espainiar estatuak inposatutako markoetan, konstituzioaren baitan eskura daitezkeela dioen iruzurrari eusten dioten bitartean” adierariz eta honi “benetako erabakitze ahalmena azken finean Madrilen Espainiako kapitalisten interesen neurrira eraikitako sisteman dagoela ezkutatzen saiatzen dira” gehitu diote. Argudio hauen baitan ondorengo konklusiora iritsi dira “koska ez dago burujabetza handitzean edo autonomismoan sakontzean, Euskal Herri Langileak ez baitu ezer egiterik espainiar eta frantziar estatuetako markoen baitan”. Honekin batera “Espainiako konstituzioaren apurketa”-ren alde alde egin dute eta bide horretan “langileen eskutik sortutako kontraboterearen bitartez egikaritutako Euskal estatu independiente eta sozialistarekin gauzatuko da benetako apurketa” adierazi dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal