lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/09/2023

JARKI antolakunde iraultzaileak Gudari Eguna ospatu du Euskal Herriko hainbat txokoetan

La Haine - Euskal Herria
Irailaren 27an ekitaldiak antolatu zituen Bilbon, Gasteiz, Iruña eta Hendaian.

Irailaren 27an, Gudari Egunean JARKI Euskal Herriaren askatasunarengatik dena heman dutena eta hauek eramandako borroka ekarri du gogora. Goizetik hainbat pankarta ikusi ahal ziren eskualde desberdineko gudariak oroitzen, beraien jatorriko herrietan eta arratsaldean ekitaldiak burutu zituzten.

Ekitaldiak txalapartak, dantzariak eta Eusko Gudariei lore eskaintzarekin kontatu zuen eta bukeran komunikatu bat irakurri egin zen. Honela hasten zen “Gudari Egunean konpromisoa eta Euskal Herriaren askapenaren alde dena eman dutenak dakartzagu gogora. Hori horrela, ezinezkoa suertatzen da hauek gogora ekartzea, eurek aurrera eramandako borrokaren zuzentasuna aldarrikatu eta honetan berretsi barik”, eta geroago hauek kriminalizatzeko saikerei erreferentzia egin zioten “Gudariez ari garenean ez gara ari hortaz gaizkileez, ezta zoro idealistez, eta are gutxiago, terroristez. Nazionalki eta sozialki zapaldua den Euskal Herriaren askapenaren aldeko borrokalariez ari gara”. Honi segida hemanez gudarien borrokaz haritu ziren “Gudarien borroka Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntzaren ondorioa da. Euskal Herri Langileak bere azpirazioa gainditu, eta bere potentzialtasun iraultzailea martxan jartzeko askatasun haizea dira” eta Euskal Herri Langilearen antolakuntza zein konpromisoari dei egin zuten “Ezin dugu batzuk dena ematen ari diren bitartean borrokaren pisu guztia eurengan bakarrik utzi. Nazio eta klase gisa zapaldu nahi bagaituzte, nazio eta klase gisa eman behar dugu borroka…Betiere argi izanda, estatuen konplizea den euskal burgesiarekin, langileen kontura ederto bizi diren horiekin ez dela egongo lankidetzarik, ezta elkar ulertzerik”. Bukatzeko “Euskal Herriko langileon esku egon behar den kontraboterea” osatzera deitu zuten.

     (Bilboko alde zaharreko ekitaldiaren irudia)

     (Gasteizen mobilizazioa egin zuten ekitaldia baino lehen)

     (Iruñean Karmen kaleko bukaeran egin zuten ekitaldia, bideoa ahotsako kanalean ikusgai (19) Gudari Eguna dela eta, Jarkik hainbat ekitaldi antolatu ditu - YouTube)

   (Hendaiako portuan ere ekitaldia burutu zuten)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal