lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ2x

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/09/2021 :: Nacionales E.Herria

JARKI-k antolatutako 2021eko Gudari Eguneko kronika

x JARDUN
El acto organizado por la organización revolucionaria JARKI ha reunido cientos de personas en la plaza de Leitza.

[Euskara]

 Tentsioa zen nabari 2021eko irailaren 25eko larunbat goizean Leitzako udalerrian. Guardia Zibila zein sekreten presentzia nabaria izan da goizeko lehen ordutatik. Honi, GAR-ak JARKI antolakunde iraultzaileak antolatutako ekitaldi politikora gerturatutakoak identifikatzeko eta kontrolatzeko herriko sarreran jarri duten kontrola gehitu behar zaio. Patxada horretan guardia zibilek ez dute inolako arazorik izan Bilbon eta Gernikan antolatutako autobusa gelditu eta ordu bete luzez bahituta mantentzeko. Hau ez da jazarpen polizialeko episodio bakarra, izan ere, Leitzako JARDUN-eko kideen arabera azken egun hauetan segimendu polizial nabariak paraitzen ari dira sekreten partetik.

 JARKI-k antolatutako ekitaldiak ehunka pertsona bildu ditu Leitzako plazan. Pebeteroa piztuta, adarraren soinuak eta txalapartariek sarrera eman diote ekitaldiari, ikurrina erraldoi baten pean. Ondoren, dantzariek bide eman diote agintarienari, haize bolada zakarrak zirela eta ikurrina erraldoiaren goi eskuinaldeko euskarria apurtu eta bi gazte frontoira igo eta tente sostengatu dutelarik ekitaldi osoan zehar. Jarraian, bi bertsolari igo dira oholtzara independentzia, sozialismoa eta amnistia, zein gudarien borrokaren zilegitasuna azpimarratzen zituzten bertso bana botaz.

 Gerora, JARKI-ko kide batek Gudari Egunaren harirako antolakunde iraultzailearen irakurketa jasotzen zuen hitzaldia plazaratu du. Hitzaldian beste gauza askoren artean Euskal Herriaren gogoan borrokaren aldarrikapena egiteko, eta horretan dena eman dutenak gogora ekarri, zein eurek aurrera eramandako borrokaren zilegitasuna aldarrikatzeko eguna dela azpimarratu du . Horri jarraiki, kolore ezberdinetako txakurren presentzia eta hauek jarduterako orduan daukaten inpunitatea aipatu du, argi utziz zapaltzaile eta zapalduen artean ez dagoela inolako adiskidetzarik. Honek, gogoeta jakin bateruntz eramaten du antolakunde iraultzailea; zanpatzen zaituenari, azpiratuta mantentzen zaituenari hortzak erakustea ez dela erabaki bat, behar bat baizik. Eusko Gudariak eta internazionala abestuta ekitaldiari amaiera eman zaio.

 [Castellano]

 El ambiente ha sido tenso el día 25 de septiembre del 2021 en Leitza debido a la presencia de la Guardia Civil y de los secretas desde la primera hora de la mañana. A esto hay que sumarle el control e identificaciones que se han llevado a cabo por los GAR a muchos de los asistentes al acto político organizado por la organización revolucionaria JARKI. Del mismo modo, la Guardia Civil no ha tenido ningún impedimento en retener y someter a un control a los viajeros que llegaban en el autobús que se había organizado desde Bilbao y Gernika. Este no ha sido el único episodio de represión policial dado que varios militantes de JARDUN de Leitza afirman haber sufrido seguimientos por parte de la policía secreta estos ultimos días.

 El acto organizado por la organización revolucionaria JARKI ha reunido cientos de personas en la plaza de Leitza. Una vez encendido el pebetero, con el sonido de la adarra y los txalapartaris se ha dado comienzo al acto, amparado por una gigantesca ikurriña. A continuación, los dantzaris han dado paso al “agintariena” mientras una ráfaga de viento ha roto la cuerda que sujetaba la ikurriña y dos jovenes se han tenido que subir al frontón y sostenerla durante el resto del acto. Después, han subido dos bertsolaris al escenario reivindicando la independencia, el socialismo y la amnistia, como la legitimidad de la lucha de los gudaris con sus versos.

 Llegando al final, un miembro de JARKI ha leído el comunicado acorde al acto del Gudari Eguna. El comunicado entre otras muchas cosas reivindicaba la lucha en memoria de Euskal Herria, y de todos aquellos que han dado todo a favor de esta, legitimizando así su lucha y la celebración de este día. También, ha mencionado la presencia de los perros de diferentes uniformes que actuan con total impunidad, dejando claro que no hay ningun tipo de convivencia entre oprimidos y opresores. Esto lleva a una clara reflexión a la organziación revolucionaria JARKI; Hacerle frente a quién te oprime y a quién te mantiene bajo su control no es una opción, sino una necesidad. El acto ha finalizado cantado la Internacional y el Eusko Gudariak.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ2x

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal