lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/05/2022

Jarki-k Pello Marinelarenari omenaldia egingo dio bihar

La Haine - Euskal Herria
Larunbat honetan, maiatzak 14, 13:00etan Etxarri-Aranatzeko plazan, Jarki antolakundeak orain dela 29 urte eraildako Pello Marinelarenari omenaldia egingo dio.

Pello Mariñelarena Imaz, Etxarri-Aranatzen jaioa, gazte sartu zen ETA-n, militantzia eta lana uztartzen zituelarik. 1990eko azaroaren 3an atxilotu zuten Bretainian, La Sante-ko kartzelara eraman zutelarik.
Bertan, 1993ko apirilean gaixo sentitu ondoren, HIESA diagnostikatu zioten. Kartzelaren osasun baldintza eskasen eta asistentzia ezaren ondorioz, espetxe politikagatik eraila izan zen 1993ko maiatzaren 15ean.
Bere jaioterritik eta aberritik ehunka kilometrora zendu zen.

Antolakundeak, lehengo urtean, udalak gudarien oroitarriak kentzea gaitik zabaldu zuen oharrean zioen moduan, "herri honetako gudariak", "Euskal Herriaren aldeko konpromisoan eta honekiko maitasunak bultzatutako borrokan zehar erori ziren". "Euren oroimena, euren eredua, eurek aurrera eramandako militantzia politikoan eta egintzetan herriaren gogoan oinazez eta malkoz markatuta geratu da". "Euskal Herria nazio gisa zein klase gisa zapaltzen duten espainiar eta frantziar estatuak zein euren borrero leialak diren etsaiak horren jakitun dira, horren kontziente dira eta horregatik, era jarraian herri honen memoria ezabatu eta herri honen alde borrokatu eta eroritakoen oroimena desagerrarazi nahian dabiltza".

"Herri honetako langile klaseak, pairatzen duen zapalketari aurre egiterako bidean", "parametro politikoetan gudarien zein herri honen borrokaren lanketa politiko publikoa burutuko dugu, ezin baita oroitzapenetatik bizi, baina oroitzapen eta memoria barik, ezin baitaiteke aurrera egin."

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal