Jon Urzelai Imaz eusko gudariaren monumentoa kendu du Bilboko udalak


1974-ko irailaren 11 erail zuen Guardia Zibilak Jon Urzelai segada batean tirokatuz. Frankismoaren garaian militatu zuen Jon ETAn eta 1973 atxilotu zuten hau espetxeratuz. Urte bat beranduago 1974-ko uztailarean 6an espetxetik ihes egitea lortu zuen erakundearen beste militanteen laguntzaz, hospitalera mugitu zutenean. Hau eta gero bere militantziarekin jarraitu zuen eta urte honeko irailaren 11an erail zuen tiroz Guardia Zibilak, etxe batean haren zain zudelarik, Jon atea ireki bezain laister hainbat tiro jaso zituen.
Atzo Covitek jakinarazi zuen beraiek jarritako salaketari esker Bilboko Udalak(EAJ) bere ohorez eraikitako monumentoa kendu dutela, non urteoro irailaren 11an omenaldi bat egiten diote Zorrotzan. Bestalde eusko gudarien monumentuak salatzea bide judizialetik ohiko praktika bihurtu da Covite antolakundean eta hau Euskal Herriko hainbat txoketan balio izan dio gudarien ohorean eraikitako monumentoak kentzeko.