lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/09/2024

Joseba Arregi Erostarbe euskal preso politikoa aske geratu da

La Haine - Euskal Herria
Guztira, 32 urte eta erdiko kartzelaldia bete du, euskal preso politikoen artean luzeenetakoa.

Joseba Arregi Erostarbe euskal presoak zigor osoa bete du, eta aske geratu da. Arregi Erostarbe, 1992an Bidarten atxilotu zuten, eta 1987an Zaragozako kuartel-etxearen aurka egindako ekintza batengatik kondenatu zuten. Guztira, 32 urte eta erdiko kartzelaldia bete du, euskal preso politikoen artean luzeenetakoa, izan ere, Frantzian preso egondako tartea ez zuten aintzat hartu Espainian, nahiz eta Europako irizpideak hori agintzen duen; hala egin izan balute, aspaldi egongo zen kalean.

Hasieran, zortzi urteko espetxealdia bete zuen Frantzian. Espainiara eraman eta gero, zigor gehiago ezarri zizkion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Espetxeraldiaren zatirik luzeena Euskal Herritik urrun bete du. Duela bost urte hurbildu zuten Euskal Herrira, Asturiaseko Villabonara. Baina Euskal Herrian, soilik bi urte eman ditu, Martutenen (Gipuzkoa) hain zuzen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal