lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/03/2024

Joseba Borde eta Juan Karlos Subijana euskal preso politikoak berriz espetxeratuak izan dira

La Haine - Euskal Herria
Bi preso politikoak larriki gaixorik egon arren Espainako Auzitegi Nazionalaren aginduz espetxera itzuli ziren atzo

Martxoaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak, 2024ko otsailaren 7an Basauriko Espetxe Zaintzako juntak proposatuta, Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoentzako hirugarren gradua onartu zuen. Atzo, martxoak 27, Audientzia Nazioanaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen erabaki honen aurka eta bi presoak, egun horretan bertan, espetxera itzuli behar izan zuten bigarren gradurako erregresioa jasanda. Bi kasuetan, Fiskaltzak helegitea jartzen duen hirugarren aldia da, hauek espetxera itzularaziz.

Joseba Borde 1994an espetxeratu zuten hainbat ekintza leporatuz, eta 30 urteko espetxe-zigorra jaso zuen, beraz, aurtengo azaroan beteko du zigorra osorik. Gatibu egon den denboraren zehar hiru alditan utzi dute aske bere osasun egoeraren ondorioz, izan ere larriki gaixoxik dago 65 urteko euskal preso politikoa. Hala ere, aske utzi duten hiru alditan berriz espetxeratua izan da Espainako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak aurkeztutako heletegien harira.

Juan Karlos Subijana 2001an espetxeratu zuten eta 28 urteko espetxe-zigorra jaso zuen ETArentzat informazioa lortzea leporatuta. Euskal preso politikoa 23 urte darama gatibu eta baita ere larriki gaixorik dago. Basurtuko Ospitaleko espedienteetan jasotzen den bezala, diagnostikatua du biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, larritzat jotako gaixotasuna da hau, eta honen itxaropena eta bizi-kalitatea baldintzatzen ditu. Hala ere, aske geratu den une bakoitzean berriz espetxera itzuli izan behar du, izan ere, beste preso politikoei egin bezala, Espainako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak heletegia aurkeztu zuen.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal