lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/02/2024

Josu Erkoreka propaganda politikoa kriminalizatzen saiatu da

La Haine - Euskal Herria
Segurtasun Sailak indar errepresiboen aurkako "gorrotoa” sustatzen duten kartelak agertu izana salatu du Donostian

Pasaden asteburuan ASKE antolakunde antirrepresiboak propaganda politikoa ipini zuen Donostiako alde zaharrean "Gorputz errepresiboen indartzea gelditu! (lahaine.org)" kanpainaren lanketaren harira. Egun batzuk beranduago, sare sozialen bidez, Josu Erkoreka sailburuak salatu zuen Gipuzkoako hiriburuko alde zaharreko kaleak "gorrotoa bultzatzen duten panfletoekin kolatuta" agertu zirela larunbat horretan. Honek adierazi zuenez, "oraingoan Ertzaintzaren eta Donostiako Udaltzaingoaren buruen irudia" erabili da "euren mezu intolerantea zabaltzeko, bizikidetzarekiko errespetua falta da eta, zalantzarik gabe, euskal gizarteak itzuli nahi ez dituen iraganeko garai horiek gogorarazten ditu". Bukatzeko indar errepresiboen papera goraipatu du "Zenbat eta gehiago begiratu panfleto horri, orduan eta gehiago konturatzen naiz Eusko Jaurlaritzak eta EAE-ko udal gehienek polizia-ereduaren alde egindako apustua arrakasta lortzeko apustua dela, eta gizartearen gehiengoarentzat onura ekarriko du" esanez.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal