lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/10/2023

Juan Ignacio Erdozia Larraza “Axio” eusko gudaria oroitu dute Etxarri Aranatzen

La Haine - Euskal Herria
Gaur 44 urte betetzen dira Guardia Zibilak tiroz erail zuenetik.

1979ko urriaren 8an, Donostian, indar errepresiboen eta ETA-ko militanteen artean enfrentamendu bat heman zen eta enfrentamendu honetan “Axio” eusko gudaria erail zuen Guardia Zibilak tiroz. Hori dela eta, JARKI antolakunde iraultzailea omenaldi bat antolatu zuen atzo sakanakoa oroitzeko, hamarnaka pertsona batuz. Omenaldian gudariari lore eskaintza egin diote eta aurrezku bat dantzatu ondoren eusko gudariak abestu dute.

UPN alderdi erregionalista omenaldia debekatzen eta jazartzen saiatu zen, izan ere, Fiskaltzari eskatu dio azter dezala deialdian delitu zantzurik dagoen. Aldi berean, erregionalistek eskatu dute "ordena publikoko indarrek ekitaldia kontrola dezatela, biktimak gutxiesteko, terrorismoa goresteko edo gorrotoko deliturik egon daitekeen jakiteko, baldin eta debekatuta ez badago". Era berean, Alderdi erregionalistak salatu du joan den astean ezezagunak udaletxeko balkoira igo eta Espainiako banderari su eman ziotela. UPNk sare sozialen bidez zabaldutako mezuan adierazi du, lehenik, "gorrotoa eta errespetu falta bizi diren lekuetan ezinezkoa da elkarbizitza, askatasuna eta demokrazia". Bestetik, "nafar eta espainiar guztiok ordezkatzen gaituzten legeak eta sinboloak errespetatu behar dira". Azkenik, "ahalegin handiena eskatu dugu gertakari horiek argitzeko eta egileak identifikatzeko".

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal