Juan Karlos Subijana euskal preso politikoa berriz espetxeratu dute
Espainako Auzitegi Nazionalaren epaitegiak hau kartzelara itzularazten duen bigarren aldia da, larriki gaixorik egon arren.
Auzitegi Nazional espainolaren Espetxe Zaintzako Epategi Zentralak Juan Karlos Subijana Izquierdo gasteiztarra Basauriko kartzelara itzularazi du, bigarrengoz, hirugarren gradua emateko ebazpenaren aurka Fiskaltzak aurkeztutako helegitea dela eta. Urte honetako otsailean Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zion euskal preso politikoari baina askatasuna ez zuen asko iraun izan ere Espainako Auzitegi Nazionaleko fiskalaren heletegiaren harira berriz espetxeratu zuten. Horaingo honetan antzeko gertakariak izan dute lekuko, izan ere, Lakuaren mediku txostenetan adierazten denez, larria da arabarraren osasun egoera eta hortan oinarrituta erabaki zuen Justizia Sailak hirugarren gradua ematea, kontrol telematikoarekin eta etxean geratuta, baina, fiskaltzaren helegitearen epaia jaso arte espetxera bueltatu beharko da gutxienez. Gasteiztarra jada 19 urte eta erdi pasa du espetxeratua.







