lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/02/2018

Julen Ibarrolaren atxiloketaren aurrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Julen Ibarrola espetxeratua izan da gaur Espainiako Audientzia Nazionalak ezarritako urtebeteko espetxe zigorra bete dezan

Julen Ibarrola Amurrioko gaztea espetxeratua izan da gaur Espainiako Audientzia Nazionalak ezarritako urtebeteko espetxe zigorra bete dezan, errortulki batekin pintada bat egitea egotzita. Garrantzitsuena, ordea, ez da pintada bat egiteko ze bitarteko erabili duen. Berdin dio errotulki batekin edo spray batekin pintatu duen; berdin dio mezu bat ahoz edota interneten zabaldu duen. Benetako arazoa Espainiako Estatuak disidentzia politikoa adierazpen askatasunik gabe uzteko ezarria duen kanpaina bortitza da.

Espainiako Estatuak pertsona ugari epaitu eta kondenatu ditu azken urtean zehar haien iritzia modu publikoan emateagatik, den denak ezkertiarrak, eta dagoeneko bi euskal herritar espetxeratu ditu. Harrigarria eman dezakeen jokaera errepresibo hau, ordea, guztiz logikoa da frankismo zaharrari mozorro berria janzten dion espainola bezalako estatu neo-faxista batean: kapitalismoa langileriaren baldintzak gero eta okerragoak bihurtzen ari denean, borrokaren bitartez herriak irabazitako lorpen guztiak birrinduak izaten ari direnean, inperialismoa herrien zanpaketan indartsuen sentitzen den honetan, Euskal Herriaren asimilazio kuklturala 2006tik hona errealitate bihurtzen ari den prozesua abian (esate baterako euskararen erabilera), Espainiako faxismoa eroso sentitzen da herriak eta langileak jipoitzen jarraitzeko.

Esan bezala, ez da harritzekoa gertatzen ari dena, izan ere Euskal Herriaren askapen borroka Europa osoarentzat eredu izan den bitartean, gerrate guztietan gertatzen denaren antzera behin artilleriarekin bukatuta, orain atzeguardia kolpatu nahi baitu Estatu espainolak. Protesta testimonialez aparte, ez da faxismoari aurre egiten dion benetako erresistentziarik existitzen eta, ondorioz, errepresioa gauzatzeko eremuak gero eta zabalagoak dira.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi dio Juleni zein bere familiari gaur bezalako egun zailean, eta beste behin ere borrokarako deia egin nahi dio Euskal Herriari, beste behin ere agerian gelditzen delako amnistiarik gabe ezingo dugula bermatu preso politikoen existentzia.

Euskal Herria, 2018ko otsailaren 11.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal