lahaine.org
Nacionales E.Herria, Nafarroa :: 16/11/2023

Konzentrazio antifaxista bat burutu zuten atzo Iruñean hainbat eragilek deituta

La Haine - Euskal Herria
“Faxismoaren gorakada gelditu!” lemapean bildu ziren hamarnaka pertsona Gaztelu enparantzan.

Atzo, osteguna, arratsaldeko 20:30ak aldera konzentrazio bat burutu zuten Gaztelu enparantzan Iruñerriko hainbat eragileek deituta. Hasiera batean mobilizazioa 19:30etan hasi behar zuen baina Gobernuaren ordezkaritza deialdia atzeratzera behartu zien, faxistek deitutako deialdiarekin bat ez egiteko. Konzentrazioan “Zuek faxistak, zarete terroristak”, “Faxismoa borrokatu” eta “Frente al fascismo, organización” ohikatu zuten besteen artean eta indar errepresiboen presentzia haundia nabaritu zen, izan ere, Sarasate pasalekuko sarbide guztiak kustodiatutak zituzten faxistak defendatzeko.

Mobilizazioa bukatzean irakurketaren unea iritsi zen honela hasten zena “PSOE buru duen gobernu berri baten inbestidurak, Proces-aren gaineko amnistiaren legeari lotuta, faxismoaren oldarraldi berri bat eragin du Espainiar Estatuan” eta segidan faxismo honek suposatzen duena oroitu zuten “Programa faxistaren oinarri dira eskubide politikoen ezabapena, nazio zapalduetako langile klasearen autodeterminazio eskubidea barne” eta honen aurrean “faxismoaren adierazpen ezberdinei aurre egitea, bai borroka ideologikoaren bitartez eta baita kalean ere” egitera deitu zuten. Bukatzeko manifestariek “Gora borroka antifaxista!” ohikatu zuten txaloen artean.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal