lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/04/2024

KPIa % 3,2raino igo da EAEn eta 3,4%raino Nafarroan

Agentziak/La Haine
Elikagaiak eta edariak % 4,6 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 4,5, Nafarroan.

Martxoan, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du, eta urte arteko tasa % 3,2an gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 3,4an Nafarroan, argindarraren BEZaren igoerak eta erregaien eta pakete turistikoen garestitzeak eraginda. Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,4 garestitu dira EAEn, eta % 0,9 egin dute gora Nafarroan.

Gipuzkoak izan du urte arteko inflaziorik handiena martxoan (%3,4), Bizkaiaren (%3,3) eta Arabaren (% 2,6) gainetik. Otsailetik martxora, prezioak % 0,8 garestitu dira Gipuzkoan, %0,6 Bizkaian eta %0,5 Araban.

Elikagaiak eta edariak %4,6 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta %4,5, Nafarroan. Azken urtebetean gehien garestitu diren elikagaiak hauek dira: oliba-olioa (% 70), fruta-zukuak (% 16,9), patatak (% 10), txokolatea eta fruta freskoak (% 9), gozoak (% 8,4), ardikiak (% 8) eta arrain freskoa (% 7,4).

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal