lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/07/2024

Kutxabank 263,7 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024ko lehen seihilekoan

La Haine - Euskal Herria
Irabazi hauek, 2023ko aldi berean baino %5,4 gehiago suposatzen dute.

Kutxabank taldeak, prentsa-ohar batean azaldu duenez, 263,7 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024ko lehen seihilekoan, 2023ko aldi berean baino %5,4 gehiago. Bide horretan, banketxearen finantzaketa-jarduerak hazkunde-erritmo positiboari eutsi dio; kreditu-inbertsioa % 1,3 hazi da, 48.896 milioi euro guztira. Era berean, Kontsumorako maileguei dagokienez, Kutxabankek marka berria ezarri du, iazko garai berarekin alderatuta % 18,8ko hazkundea lortuta. Harpidetutako hipoteka-mailegu berrietan ere suspertzeko joera argia ikusi du banketxeak, % 8,7 igo baitira 2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta 1.606 milioi eurora iritsi baita ekainaren amaieran.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal