Ertzain bat emaztea hiltzen saiatu da Donostian
Txomin auzoan eman da erasoa, larunbat goizaldeko laurak aldera. Dirudienez, kalean hasi zen bien arteko eztabaida, eta etxera iritsi zirenean, agenteak sukaldeko labana bat hartu zuen eta emaztea hiltzen saiatu zen. Emakumeak alaba txikiena besoetan zuela egin zion aurre piperbeltz esprai bat erabiliz. Une hori baliatu zuen etxetik alde egin eta laguntza eskatzeko. Agentea alaba zaharrenarekin geratu zen etxe barruan. Emakumea, berriz, Martuteneko espetxean guardian zeuden ertzainengana joan zen laguntza eske, oinutsik. Patruilak etxera iritsi zirenean, gizonak ez zien sartzen utzi, eta alabari min egingo ziola esan zien mehatxuka. Azkenean, baina, ertzainek lortu zuten etxean sartzea, eta alaba onik zegoela ikusi zuten.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, eta amaitutakoan, epailearen esku utzi zuten. Epaileak aske utzi du.