lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/06/2024

Lan istripu batengatik aulki gurpildunean dagoen langile bati osasun-laguntza ukatu dio Fremap

La Haine - Euskal Herria
Fremapek ez du langilearen patologia tratatu nahi, nahiz eta nerbio-sistema kaltetua izan lan-istripuaren ondorioz; hainbat txosten medikok egiaztatzen duten bezala.

2022an Mohammed Hatit marokoar jatorriko 33 urteko langilea istripu larria izan zuen Getxoko obra batzuetan (Construcciones Loizagaren azpikontrata) lanean ari zela. Gaur, bajan jarraitzen du, gurpildun aulkian, eta osasun-laguntza eskatzen dio Fremapi. Mohamed Htitek istripua izan zuenetik, Fremapetik jasotako tratua negargarria eta diskriminatzailea izan dela salatu du ELA sindikatuak, izan ere, Ian-istripua arintzat jo zen, nahiz eta urtebete egon ospitalean. Gainera, 365 baja-egun bete baino egun gutxi batzuk lehenago, mutualitateak alta medikoa eman zion. Ospitale-alta ematean, eta inolako arrazoirik gabe, mutuak Ertzaintzari deitu zion mutualitatetik irtetera laguntzeko. Era berean, sindikatua Fremapen tratua iraingarria, arrazista eta diskriminatzailea salatu zuen atzo, 50 pertsona inguru mutualitatearen Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu zirenean.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal