lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/02/2026

Langile bat hil da eta beste bat larri zauritu Lantaronen

La Haine - Euskal Herria
Zaurituak gorputzaren %60 erreta dauka, FML piroteknia lantegian izandako leherketa baten ondorioz. Aurten, gutxienez 7 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

Langile bat hil da eta beste bat larri zauritu zen atzo goizean, 11:10 aldera, Lantarongo(Araba) FML piroteknia lantegian izandako leherketa baten ondorioz. Zaurituak gorputzaren %60 erreta dauka eta helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Lau langile ari ziren lanean, eta beste biak, jabeak eta administrazioaz arduratzen den langileak, ez dute kalterik izan.

Atzokoa ez da Araban mota honetako gertakari bat gertatzen den lehen aldia. 2024ko irailean, antzeko eztanda batek hiru eraikin suntsitu zituen Berantevillako Valeceako piroteknian; orduko hartan ez zen zauritu larririk izan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal