lahaine.org
Nafarroa :: 28/11/2023

Langile bat hil da Etxarri-Aranatzen

Guaixe
51 urteko gizonezko bat prentsa batean mantentze lanak egiten ari zela harrapatuta gelditu da eta bertan hil da.

Armaduras Omnia enpresan lan istripua izan da 6:51ak aldera. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gizonezko bat prentsa batean mantentze lanak egiten ari zela harrapatuta gelditu da eta bertan hil da. Lan istripua izan den enpresara Etxarri Aranazko osasun etxeko guardiako mediku taldea, bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta Altsasuko suhiltzaileak joan dira, baina ezin izan dute ezer egin, ordurako langilea hilda zegoelako. Istripua izan duen langilearen gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Diario de Noticias egunkariak jakinarazi duenez, hildako langileak 20 urte baino gehiagoko esperientzia zuen enpresan. Foruzaingoaren Brigada Judizialak bideratu ditu ezbeharraren izapideak.

Sakanan aurten ez zen lan istripuan hildakorik izan. Joan zen urtean bi gizonezko hil ziren lanean izandako ezbeharretan.  Aurten Hego Euskal Herrian lan istripuan hil den 51. langilea da.

Langile bat hil da Omnia enpresan - Etxarri aranatz - Guaixe.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal