lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/04/2026

Langile bat hil da lan-istripuz Bithiriñan

La Haine - Euskal Herria
Urtea hasi zenetik, gutxienez 17 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

Martxoaren 30ean, 52 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten Bithiriñan(Nafarroa Behera). Jendarmeriak baieztatu duenez, lanean ari zela galdu zuen bizia. Zehazki, zuntz optikoa ezartzeko obraleku batean izandako lan istripu baten ondorioz hil zen gizona. 

Arratsaldeko 16:00ak aldera jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek. Hala ere, Baionako ospitaletik bertaratu ziren osasun langileek ezin izan zuten langilea suspertu, eta heriotza baieztatu zuten. Lehen ikerketen arabera, gizona altxagailu batean zela, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, altxagailuaren saskia desbideratu egin zen. Antza denez, langilea zuntz optikoko kable-sarean harrapatuta geratu zen, eta itota hil zen. Nolanahi ere, Baionako auzitegiak autopsia agindu du, heriotzaren arrazoi zehatzak argitzeko.

Egun beltzak izaten ari dira lan istripuei dagokienez: joan den astean, jadanik, lau behargin hil ziren egun gutxian.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal