lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/10/2024

Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egitean

Argia/La Haine
Aste honetan beste bi langile ere hil dira Euskal Herrian.

Gaur 56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian. Langilea hondakin horietako batzuk biltzen dituen biltegia ari zen garbitzen leherketa handi bat gertatu denean. Leherketaren indarrak biltegiaren kupula ondoan dagoen Ega ibaiaren bazterretara jaurti du. Aldi berean, leherketaren ondoren langileak ohartu dira haietako bat falta zela. Ondoren, hilda topatu dute. Lizarrako Polizia Etxeko foruzainak arduratuko dira ikerketaz. Hildako langilearen gorpuari, halaber, autopsia egingo diote. Aste honetan beste bi langile ere hil dira Euskal Herrian, bat Nafarroan, Leozen, eta bestea Loiun, Bizkaian.

2024ean gutxienez 48 langile hil dira Euskal Herrian.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal