lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/11/2023

Lau militante atxilotu dituzte Ipar Euskal Herrian

La Haine - Euskal Herria
Angelun dagoen Bouygues Immobilier kontrako ekintza baten harira atxilotu dituzte.

Gaur goizean 06:00ak aldera lau militante atxilotu dituzte Kanbon eta Itsasun eta Baionako polizia etxera eraman dituzte kalteak eragitea leporatuz. Atxilotuak Filipe Laskarai, Janine Beyrie, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre dira Euskal Irratiak jakinarazi duenez. Dirudienez atxiloketak Angeluko Bouygues Immobilier kontrako ekintza baten harira heman dira. Ekintza hau abenduan izan zuen lekuko, non Ostia kolektiboak Bouygues Immobilier higiezinen agentziaren egoitza lurrez eta lastoz bete zuen. Ekintza honekin Bouygues Immobilier enpresak Marieniako hirigintza proiektua salatzeko burutu zen, izan ere, enpresa honek Kanboko Marieniako lurretan 94 etxebizitza eraikitzeko proiektua publiko egin zuen. Kolektiboa ekitzaren egunean «herritarren beharrei baino, logika kapitalistari ihardukitzen diola» gaitzetsi zuen.

(Euskal Irratien irudia)

Gaur 12:00etan hamarnaka pertsona Baionako komisaldegiaren aurrean konzentrazio bat burutu dute atxilotuekin elkartasunea, bide mozketa bat eginez. Geroago 15:00ak aldera ask utzi dituzte atxilotuak eta martxoan epaituak izango direla jakinarazi dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal