Legasako lantegiko kaleratze espedientea alde batera utzi du Arcelorreko zuzendaritzak


Legasako (Nafarroa) eta Aguraingo (Araba) langileek joan den astean iragarri zuten bihartik aurrera greba mugagabea hasiko zutela, lana erregulatzeko espedientea alde batera uzteko eskatuz eta negoziazioak hasteko helburuarekin. Enplegua erregulatzeko espedientearen kontsulta epea akordiorik gabe akitu zuten ekainaren 23an eta horren ondotik egin zuten greba deialdia. Zuzendaritzaren iragarpenaren ondotik, UGTk greba deialdia alde batera utzi duela adierazi du.
Apirilean jakinarazi zuen enpresak Legasako eta Aguraingo lantegietan 40 langile kanpora bidali nahi dituela, tartean, Legasako lantegitik 33 langile. Luxenburgon egoitza duen multinazionalak urteak daramatza lantegi txikiak ixten. Legasakoan langileen kopurua erdira murriztu du azken hamarkadan: 2016an 120 langile zituen. Arcelor Mittalek zazpi lantegi ditu Euskal Herrian, eta 1.400 langile inguru.