lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/12/2023

Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta EHEko kideek, Hezkuntza Legearen onarpena salatzeko

Izaro Villarreal Lauroba
Goizeko 9:00etan elkarretaratzea burutu zuten eta bi kide Legebiltzarreko atera kateatzen saiatu ziren.

Ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean onartu da EAJ eta PSEk soilik babestu duten Hezkuntza Legea eta dozenaka eragilek deitu dituzte protestak. EHEko kideak Hezkuntza Euskalduna behingoz! lelopean elkartu ziren goizeko lehen orduan, legeari “planto” egiteko. Mugimenduak salatu du “iraungitako” legea dela eta arazoak “indartu” eta “itoginak larriagotzen” dituela. “EHEtik garbi adierazi nahi dugu: ez dugu Hezkuntza Lege hau onartzen”, gaineratu dute. Elkarretaratzea amaitutakoan, bi kide legebiltzarreko atarira kateatzen saiatu ziren, baina ertzainek “bultzaka" bota dituzte.

Berriki onartutako lege honek euskaraz mintzatzeko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna milaka ikasleri ukatu dien eta ukatzen jarraitzen dien hizkuntza-ereduen sistemari segida emango diola adierazi dute: “Euskalduntzea lortzeko ezinbestekoak diren beste arloetan ditugun erronka erraldoiei erantzunik eman gabe jarraituko du legeak”. Eztabaida-prozesuaren hasieratik “zehazgabetasuna” eta “anbiguotasuna” nagusi izan direla diote.

Hori dela eta, hezkuntza komunitate euskaltzaleari, irakasle, ikasle, guraso zein bestelako langileei eskatu diete lege honi “planto” egin diezaiotela. Hala, hezkuntza euskalduna borrokatzeko jarrera har dezaten gaineratu diete: “Orain arteko estrategiak berrikusi eta aurrera begira jartzeko garaia da; behar dugun Hezkuntza Euskaldunaren norabidean eragiten jarraitzekoa”.

EHEko kideak legebiltzarreko atarira kateatzen saiatu dira, Hezkuntza Legea salatzeko (argia.eus)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal