lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/06/2024

LGBT askapenaren eguna aldarrikatuko du E28 Bizkaiko koordinadorak

Uriola
Plataforma sexudisidenteak manifestaziora dei egin du hilak 28an.

Bizkaiko E28 koordinadorak LGBT askapenaren egunean manifestaziora dei egin du Bilbon. Mobilizazioa La Casillatik irtengo da 19:30etan eta LGBT kolektiboaren aldeko aldarriekin batera, “erresistentzia palestinarraren alde eta pinkwashing sionistaren aurka” egingo da manifestazioan, haren aurkako "harrotasun antikapitalista" aldarrikatuta. Aurtengo mobilizazioaren afixan ere palestinar bandera ageri da LGBT+ kolektiboarenarekin batera; antolatzailen hitzetan “genozidioan ez dago harrotasunik!”.

Ekainaren 28an egingo den mobilizazioaren albistea LGBT kolektiboaren aldeko borrokaren inguruko eztabaida handiko garaian dator, izan ere, E28 koordinadorak eta Bilbo eta Bizkaiako beste hainbat plataformak Bilboko Udalaren Bilbao Bizkaia HARRO kanpaina gogor kritikatu dute, erakundeen pinkwashing-a egiteko kanpaina egiteko haien borroka instrumentalizatzea egotzita.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal