Nacionales E.Herria :: 18/11/2023
Lierni Armendariz Gonzalez euskal preso politikoa aske geratu da


2004ko azaroan 47 urteko espetxe zigorra ezarri zioten gohierritarrari, Fernando Garcia Jondra euskal preso politikoarekin batera, biak Komando Gaztelugatzeren parte zirenean. Epaiak 2000ko abenduaren 14an Viladecabals-en (Herrialde Katalanak) burututako PPko zinegotzi baten exekuzioa leporatu zien. 22 urte espetxeratuta pasa eta gero baldintzapeneko askatasuna lortu zuen azaroaren 15an.