lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/05/2024

Macronek Kanaky uharteetako hautesle-erroldaren erreforma bertan behera utziko duela iragarri du

La Haine - Euskal Herria
Hala ere, Frantziako presidenteak, talde independentistei protestak gelditzeko baldintza ezarri die erabakia hartzeko.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bertan behera utzi du Kanaky uharteetako hauteskunde-erroldaren erreforma, duela bi aste Fratziako Asanblea Nazionalak onartu zuena, eta eztanda politiko eta soziala eragin zuena uhartedian. Hala ere, hainbat baldintza jarri die talde independentistei. Presidenteak hilabeteko tartea eman du "ordena berrezartzeko", "ia matxinada" egoera baten ostean. Dena den, ez dio aterik ixten Kongresu bati eta erreforma horren bozketari Parisen, artxipelagotik 17.000km-ra.

Kanakyko independentistak, maiatzaren 13an abiarazi zituzten protestak Frantziak inposatu zien hautesle-erroldaren aurka. Erreforma berri honek kolono frantsesei protagonismo handiagoa eman nahi die, izan ere, independentistentzat erreforma horrek garrantzia galtzea ekarriko luke artxipelagoko erabaki garrantzitsuenetan, bertako indigenak gero eta gutxiengoa baitira. Honen aurrean, manifestariak uharteetako errepide nagusiak moztu dituzte eta 400 saltoki baino gehiago erre edo suntsitu dituzte. Frantziako estatuaren erantzuna oso bortitza izan zen hasiera batean, alarma egoera ezarri zuen eta 3.000 polizia baino gehiago eta RAIDeko 130 agente bidali zituen. Indar errepresibo hauek 4 manifestari erail zituzten eta 300 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte azken egunetan. Hala ere, ez dute protestak gelditzea lortu eta bi polizia bizitza galdu eta gero Macronek negoziatzeko prest agertu da, beti ere ez duela autodeterminazio beste erreferendum bat onatuko argi utziz.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal