lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fX80

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

30/04/2021 :: Nacionales E.Herria

Maiatzak 1: Askatasuna erabaki bat delako!

x JARKI
Ez dira garai onenak Euskal Herriko langile independentista eta sozialistontzat, baina pixkanaka, bideari ekiten goaz.

Maiatzak 1, langileon nazioarteko eguna da. Mundu osoko langile antolakunde askok mobilizatzera dei egiteko aprobetxatu ohi duten eguna, sindikatuetatik hasi eta borroka ekonomikotik haratago doazen antolakundeetaraino. Egun hau ez da ohitura hutsez kalera irten eta urtero legez tokian tokiko deialdietan parte hartzeko egun soila ordea. Ez! Egun hau langileriak bere langile izaeraz kontziente dela adierazten duen eguna da. Horixe da egiaz Maiatzaren Lehenak duen garrantzia politikoa, ospakizun egun izatetik haratago, langileriak bere burua langile gisa identifikatu eta modu kolektiboan mobilizatzen den eguna baita.

Maiatzaren Lehenak eguneroko errealitateari erantzuten dio. Euskal Herrian asko baitira urtero urtero patronalagatik erailak diren langileak, eta geroz eta gehiago gara egunero gure lan indarra saldu behar dugunak bizitzeko beste aukerarik ez dugulako, sarritan gure osasuna arriskuan jarriz, baldintza penagarrietan arituz eta hilabete bukaerara heltzea ere bermatzen ez digun soldata baten truke. Egoera honen aurrean, langileak, apurka-apurka beren errealitateaz kontzientzia garatuz doaz eta honi aurre egiteko tresnez hornitzen ari dira. Historiak erakutsi bezala, langileriak beharrezkoa baitu botere politikoa bereganatu eta euren interesei erantzungo dieten antolakuntza marko propioak ezartzea.

Botere politikoa bereganatzeko bidean, ordea, beharrezkoa da konfrontazioa. Konfrontazio ideologikoa, konfrontazio ekonomikoa, politikoa... Konfrontazioa baita zapaltzaileen boterea higatu eta Euskal Herri Langileak beharrezko dituen antolakuntza formak indartzeko bidea. Maiatzaren Lehena ere konfrontazio horren adierazpena da, mobilizazioen bidez langileriak kontzientzia eta borrokarako prestutasuna erakusten duen heinean.

Garrantzitsuak izan arren, manifestazio eta kontzentrazio soil batzuek ez dute Euskal Herrian pairatzen ditugun zapalkuntza nazional zein sozialekin amaituko ordea. Horretarako ezinbestekoa da antolatzea, egunero zapaltzen gaituzten baldintzei aurre egitea eta beharrezko tresnez hornitzea.

Bide honetan, pauso eraginkorrak emate aldera JARDUN koordinadora indartu eta osotzeko deia egiten diogu Euskal Herri Langileari. Ez dira garai onenak Euskal Herriko langile independentista eta sozialistontzat, baina pixkanaka, bideari ekiten goaz.

Askatasuna erabaki bat delako! Antolatu eta borrokatu!

I N D E P E N D E N T Z I A · S O Z I A L I S M O A

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fX80

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal