lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI6S

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

11/09/2017 :: Nacionales E.Herria

Manifestacion Pro Amnistia en el dia grande de las regatas en Donostia

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
No puede haber paz, convivencia ni reconciliación entre el proletariado vasco y las burguesía vasca, española o francesa, pues tenemos intereses de clase antagónicos

 

Amnistiaren aldeko manifestazioa burutu dute Donostian, estropaden egun handian


Aurreko urteko estropadetan, hainbat urteren ondoren, berriro ere amnistiaren aldarria atera genuen Donostiako kaleetara. Hala, euskal langileriaren aldarri historiko honen gaurkotasuna adierazi genuen, amnistia, bere zentzu politikoan, ezinbestekoa baita gaur euskal langileriaren askatasunaren bidean.


Amnistiak izaera politiko indartsua dauka. Amnistia, euskal preso eta iheslarien baldintzarik gabeko askatasuna izateaz gain, hauek borrokara eraman zituzten arrazoien gainditzea bezala ulertzen dugulako. Ezin da “bakeaz” hitz egin oraindik ere ehundaka euskal militante iraultzaile espetxean edo ihesean dauden bitartean. Ezin da “elkarbizitzaz” hitz egin euskal gazteri borrokalaria manifestazio batengatik edo muntaia polizial batengatik espetxera bidaltzen duten bitartean, estatuek “terrorismo” deitzen diotena egotzita, Altsasu edo Oreretako kaleetan egotetik espetxeetara bahituta eraman dituztelarik.


Eta, batez ere, ezin da ez bakerik, ez elkarbizitzarik ez eta adiskidetzerik ere egon euskal langileriaren eta euskal, frantziar zein espainiar burgesien artean, antagonikoak diren klase interesak ditugulako, bateratu ezin direnak. Hitz hauek modu gaiztoan erabiltzen ditu burgesiak, klase interes antagonikoak kontziliatu ahalko balira bezala, bakearen izenean benetan pazifikazioa bilatzen duelarik. Euskal langileriak zapalduta jarraitzen duen bitartean, ez dugu bakerik ezagutuko, saltzen diguten bakea etsaiaren bakea delako, eta etsaiaren bakeak euskal langileriaren zapalkuntza gordina suposatzen duelako.


Berriro ere errepikatzen dugu erresistentzia eta borroka jarreratan mantentzen den errepresaliatu politikorik ez dugula bakarrik utziko, haien borroka baita gure eredu. Baina ezinbestekoa da kalean borrokaren sua piztuta mantentzea, eta horretarako antolakuntzaren eta borrokaren deia egiten diogu euskal langileriari. Bide batez, doakio besarkada iraultzaile bat Patxi Ruiz preso politiko txantrearrari, eta baita espetxean edo erbestean borrokan jarraitzen duten errepresaliatuei.

Maite zaituztegu!

PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!BORROKA DA BIDE BAKARRA!Manifestacion Pro Amnistia en el dia grande de las regatas en Donostia


En las regatas del año pasado, tras varios años, sacamos de nuevo la reivindicación de la amnistía a las calles de Donostia. Así, remarcamos la actualidad de esta reivindicación histórica de los trabajadores vascos, pues la amnistía, en su sentido político, es imprescindible para la liberación del proletariado vasco.

La amnistía tiene un sentido político muy fuerte. La amnistía, además de la libertad incondicional de las presas y huidas políticas, es también la superación de las razones que les llevaron a luchar. No se puede hablar de “paz” mientras cientos de militantes revolucionarios vascos siguen en prisión o huidos. No se puede hablar de “convivencia” mientras la juventud combativa vasca sigue entrando a la cárcel por una manifestación o un montaje policial, por lo que los estados denominan “terrorismo”, secuestrando a jóvenes de Orereta o Altsasu, y llevándoles a la cárcel.Y, sobre todo, no puede haber paz, convivencia ni reconciliación entre el proletariado vasco y las burguesía vasca, española o francesa, pues tenemos intereses de clase antagónicos, y por lo tanto irreconciliables.

La burguesía utiliza estos términos de manera interesada como si estos intereses se pudieran conciliar, buscando en el nombre de la paz una pacificación. Mientras el proletariado vasco siga oprimido, no conoceremos la paz, pues esa paz que nos venden no es sino la paz del enemigo, y porque la paz del enemigo supone la opresión de las trabajadoras vascas.

Repetimos una vez más que no dejaremos solo a ningún represaliado político que mantenga actitudes de resistencia y lucha, pues su lucha es nuestro ejemplo. Sin embargo, es imprescindible mantener viva la llama de la lucha en las calles, y para ello hacemos un llamamiento a la organización y a la lucha a los trabajadores y trabajadoras vascas. No podemos acabar sin hacerle llegar un abrazo revolucionario al preso de la Txantrea Patxi Ruiz, y a todas los presas o huidas que siguen luchando.

Maite zaituztegu!

PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!
BORROKA DA BIDE BAKARRA!

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI6S

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal