lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/10/2023

Manifestazio nazionala deitu dute "Gora Palestinar erresistentzia" lemapean

La Haine - Euskal Herria
Euskal herriko hainbat eragilek Urriaren 28an bilduko dira Bilboko kaleetan Palestinari elkartasuna erakusteko eta honen erresitenzia eskubidea aldarrikatzeko.

Euskal Herriko hainbat eragilek manifestazio nazionala deitu dute Palestinarekin elkartasuna adierazteko, sionisten genozidioa salatzeko eta herri palestinarraren erresistentzia eskubidea aldarrikatzeko. Manifestazio honek Urriaren 28an izango du lekuko eta Bilboko Bihotz sakratutik irtengo da arratsaldeko 18:00etan "Gora Palestinar erresistentzia" lemapean. Bide horretan autobusak antolatu dituzte zenbait eskualdeetan, urriak 26 izanda apuntatzeko epe muga:

-Iruñeako autobusa 15:00etan aterako da Antonittitik eta salmenta puntuak Zabaldi, Ezpala, Basajaun eta Castillo tabernak dira.

-Gasteizko autobusa 16:00etan aterako da Arriagako Parkinetik eta salmenta puntuak Lorategi, Hala Bedi, Elizondo eta Indautsu izango dira.

Hemen eragileen irakurketa irakurgai:

Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida

Uneotan Gazako palestinarrak etengabeko bonbardaketak eta blokeo krudela jasaten ari dira Estatu sionistaren eskutik. 5.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horien herena umeak. Azpiegitura zibilak bonbardaketen jopuntu izatearekin batera, ur, argi eta janari hornidurak eten dizkie Estatu sionistak. Eta larriena da mendebaldea berriro ere genozidio eta gerra krimen hau guztia gidatzen eta babesten ari dela.

Horrekin batera, azken egunotan, areagotu egin da israeldar kolonoen eta okupazio indarren biolentzia Zisjordaniako herri palestinarraren aurka. 400 palestinar baino gehiago ari dira atxilotzen egunero, erailak izan dira 70etik gora palestinar, sua eman diete palestinarren baliabide materialei eta lurrei.

Alabaina, gertakizunok salatu eta Gazako genozidioaren amaiera aldarrikatzeaz gain, hurrengoa ere adierazi nahi dugu:

1. Egungo koluntura ez dago ulertzerik 75 urte luzez Palestinan Estatu sionistaren eskutik etorri diren koloniallsmoa, apartheida eta garbiketa etnikoa, eta Gazaren aurka 15 urte baino gehiago iraun duen blokeoa azaldu gabe.

2. Palestinarekiko elkartasunaren kriminalizazioa edo palestinar bandera toki publikoetan erakustea debekatzea, kontakizun hegemonikoa okerra den seinale da. Ez gaude "Hamasen aurkako guda" baten aurrean, herri baten genozidioaren eta harekiko elkartasun keinuen aurkako jazarpen/errepresioaren aurrean baizik.

3. Israel zilegiztatzen duten mendebaldeko gobernuen, enpresen eta alderdi politlkoen konplizitate eta kolaborazioa salatzen ditugu. Horrez gain, selnalatu behar ditugu Bakearen izenean alde bietatik biolentzia etetera dei egiten duten diskurtsoak eta zapaltzaile eta zapalduak parekatzen dituztenak. Horrek palestinar erresistentzia kriminalizatu besterik ez du egiten, Israel zilegiztatuz.

4. Urterik odoltsuenetakoa izan da 2023a Palestinarentzat: inbasio militarrak jasan ditu Jeninen, Nablusen eta Jerusalemen; beste eraso bat Gazan maiatzean; eta lurralde okupatuetan kolono israeldarren eskutik gizarte zibilaren aurkako biotentzia basatia. Horiek guztiek ez dute prentsako titularretan leku handirik izan.

5. Sionisten aldetik kontsentsu politikoa dagoen arren palestinarren garbiketa etnikoari eta Israel Handiaren eraikuntzari dagokionez, esan beharra dago Israelgoa historiako gobernurik faxistenetakoa dela. Jakina da bere ultraeskuindar ministro sionista batzuek Palestinaren kolonizazio totala eta palestinarren kanporaketa helburu dutela.

6. Palestinar herriak bere okupatzailearen aurkako erresistentziarako eskubidea dauka. Honek har ditzakeen forma eta adierazpen guztietan. Herri baten autodefentsarako erresistentzia ezin da parekatu entitate mititar kolonial inperialista batekin.

7. Estatu genozidari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzeko unea da. Ezin ditugu normaltzat jo gure kaleetan gero eta presenteago dauden adierazpen sionistak, ezta sionismoarekin harreman ekonomiko, politiko eta instituzionalak ematea ere.

8. Irtenbidea Israelgo estatu sionistaren desagerpenaren bidetik eman behar dela diogu, deskolonizazio prozesu bati lotuta; ibaitik itsasora arteko Palestina aske baten eraikuntza, errefuxiatutako eta erbesteratutako palestinarren itzulera, eta palestinar preso politiko guztien askatasuna ahalbidetuko duena.

9. Berresten dugu palestinar herriarekiko elkartasuna eta bere lurraldean eusteko adierazi duten borondate eta duintasunarekiko errespetu eta miresmena. Gure egiten dugu haien grina den "existitzea erresistentzia egitea da".

10. Dei egiten diogu Euskal Herriari Palestinarekiko elkartasun aktiboa adierazten jarrai dezan, palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea defendatzen jarrai dezan eta ez dezan Euskal Herrian inongo espresio sionistarik normallzatzen utzi.

PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal