lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/08/2020

Manifestazioa egin dute Bilbon "Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa" lelopean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Beste behin ere manifestazio honen lelo nagusiak Borrokak ez du etenik eta Amnistia osoa izan behar izan dira

Arratsalde on guztioi

Beste behin ere manifestazio honen lelo nagusiak BORROKAK EZ DU ETENIK eta AMNISTIA OSOA izan behar izan dira. Arrazoia xumea da zeren eta borroka ekiteari utzi edota amnistia aldarrikatzeari uko egingo diogun egunean, gure etorkizuna gure okupatzaile eta esplotatzaileen eskuetan egongo baita. Beraz, JO TA KE IRABAZI ARTE!!!

Bestaldetik, delako pandemia dela eta, kalean arazoak, kezkak eta arriskuak nonahi sortzen bazaizkigu, gogora ekarri behar dugu berriro ere, zein baldintza gogorretan bizi behar duten preso, deportatu eta iheslari politikoek. Honen aurrean gure indar guztiak alarma gorrian ipini behar ditugu.

Zentzu honetan, Euskal preso politikoak Euskal Herriratzea dela eta ez dela, ez dagoela erdibiderik argi esan behar dugu. Hau da, errepresaliatu politiko guztiak Euskal Herrian eta kalean behar ditugu ORAIN inolako baldintza politikorik gabe, terroristak ez direlako! militante politikoak direlako! gudariak direlako!!!

Eta, horretaz gain (eta honetarako ez da pandemiarik existitu behar), kalean behar ditugu ere kapitalaren krisi ekonomiko itzel horri aurre egiteko herritar sektore zabal eta langileriarekin batera. Euskal herri langilearen oraina eta etorkizunaren defentsan aritzeko hain zuzen ere.

Amaitzeko, beti ere azpimarratzea, AMNISTIA, bere zentzu zabalean, guztiz loturik dagoela Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoarekin. 

Horrexegatik diogu: 

Jo ta ke AMNISTIA OSOA lortu arte!!!

Jo ta ke Euskal Herria SOZIALISTA lortu arte!!!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal