lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/12/2023

Aitor Zabaletaren omenezko eta faxismoaren aurkako manifestazioa egingo dute Donostian

Sara Ibarguren/La Haine
Ostiralean 25 urte beteko dira nazi batek Aitor Zabaleta realzalea erail zuenetik eta horren harira Bultzada Txuriurdinak manifestazioa antolatu du.

Ostiralean (hilak 8) 25 urte beteko dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta Bultzadak manifestazioa antolatu du haren omenez eta faxismoaren aurka. Manifestazioa 19:00etan hasiko da, Bulebarrean.

Madrilen hil zuten Zabaleta, Atletico Madrilen eta Realaren arteko UEFA kopako kanporaketako neurketa ikustera joan zenean. Vicente Calderon estadioaren kanpoaldean, faxista batzuk oldartu egin zitzaizkion, eta oldarraldi horretan, faxistetako batek, Ricardo Guerrak, labankadaz hil zuen Zabaleta.

Guerra hamazazpi urteko espetxealdira kondenatu zuten hilketarengatik, baina 2006an, erailketatik zortzi urtera, hirugarren gradua aplikatu zioten eta aske gelditu zen. Ordea, 2018an berriz atxilotu zuten, Belgikan, Atletico Madrileko beste hainbat zalerekin batera agur faxista egiteagatik.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal