lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eM7F

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

30/11/2014 :: Nacionales E.Herria

[Esk-Cas] Manifiesto de la Iniciativa "Askatasun Ekintza"

x Askatasun Ekintza
Hoy más que nunca es un imperativo democrático la supresión de la Ley de Partidos y del conjunto de las leyes de excepción y sus consecuencias

[Euskara]

Hamarkada gehiegi dira inposaketen menpe gaudela, baina bereziki 36ko gerra latzarekin hasi, pairatutako ondorengo genozidioa eta frankismoaren erregimenarekin jarraituz, eta azkeneko hamarkadetako Estatu terrorismoarekin eguneraino, Espainiako Erresumak Euskal Herriari eta euskal herritarroi ezarri dizkiguten salbuespen lege andana, euskal gatazka soziopolitikoa suntsitzeko asmo garbia izan du.

Hainbeste urte legeri honekin, azkenean ezohikoak diren neurri hauek gure egunerokotasunean barneratu ditugula, normalak bailiran; euskal izatearen askatasun zibil, nazional eta politiko eza, berezko zerbait balitz bezala. Gainera batzuk, beraien erosotasunetik ukatzen dute salbuespen egoeran bizi garenik, baina kinka larriegia da eta larriagotzen ari da, zurikeriarekin estaltzeko.

Salbuespen egoera honen adierazle garbia EAE-ANVren zein Batasunaren eta EHAK-PCTVren aurkako 04/08 makro-epaiketa da. Auziperatutako 35 militanteei hamarna urte zigorra eskatzen zaie, soil-soilik bere jarduera politikoagatik. Eta ezin dugu ahaztu, epaiketa honen sustatzailea PSOEko Zapateroren gobernua izan zela; hau horrela, PSE eta PSN dira gaur egungo egoeraren erantzule nagusiak.

Horregatik, Askatasun Ekintza Plataforma honen helburu nagusienetako bat lagun hauei gure sostengu soziopolitikoa eta laguntza ekonomikoa eskaintzea da, gure elkartasuna eta babes militantea beste erakundeetako militante auziperatuei helarazi nahi dugularik ere.

Kontuan hartu behar dugu horrelako epaiketa batek kostu handia izango duela EAE-ANVko auziperatuentzat, bai beraien eta baita alderdi zaharraren defentsa aurrera eramateko; alderdi zaharra non orain bide penaletik ilegalizatu nahi duten, bere ibilbide ekintzale guztia delinkuentzia bihurtu nahirik.

Epaiketa hau, finean, “dena ETA da” doktrinaren ondorioa besterik ez da, eta egun ere, sufritzen ditugun polizi operazioek argi uzten digute, doktrina errepresibo honek indar betean dirauela; herritarrok etengabe auziperatuak eta espetxeratuak gara adierazpen askatasuna aldarrikatzeagatik, zein gure jardun soziopolitikoagatik, edota preso politikoen defentsa egiteagatik.

“Dena ETA da” doktrinaren sustatzaileak PSOE, PP-UPN eta UPyD dira. Aipatu behar dugu ere, PSE barruan hau guztiarekin kontrako iritzi pertsonalak

(goraipagarriak badira ere) izan badaudela, baina honek ez du egoera ezertan

aldatzen eta jakina, ez dio arintzen alderdiari berari eragozten zaizkion erantzukizun politiko larriak.

Gaur arte, alderdien legeak indarrean dirau. Oraindik orain, Euskal Herrian, berrogei mila pertsona inguru “kutsaturik” jarraitzen dugu salbuespen legeriaren eraginez. Honek esan nahi du, hainbat herritarrok ez dugula ez askatasunik politikan parte hartzeko, ezta nahi dugun proiektu politikoa aurrera eramateko eskubiderik ere.

Demokrazia batean, politikan jardutea eta hauteskundeetan parte hartu nahi izatea, ezin daiteke delitua izan. Espainiako Erresuma, berriz, ez da iritzi berekoa eta bere onura zapaltzailerako salbuespen legeria indarrean mantentzen du.

Ikusten denez, ETA erakundeak emandako beharrezko urratsek ez dute normalizazio politikorik ekarri, zoritxarrez. Alderdien legea zein gainontzeko salbuespen legeak eta honen ondorioak, elkarbizitza politiko normalizatu bat eraikitzeko zuzendu behar dira: Euskal Herritarron artean, zein Euskal Herria eta Estatuen artean.

Beraz, normalizazio politikoa dagoela esatea eta aldarrikatzea egungo egoeran, salbuespen legeriari zilegitasuna ematea da, eta tamalez, ilegalizazioen eta arrazoi sozio-politikoengatik espetxeratze zikloa ez da bukatu. Eta salbuespen legediarekin jarraitzeak, etengabe biktima berriak sortzea esan nahi du ere, eta aldi berean, elkarbizitza normalizatu batean bizitzeko eskubidearen kontra erasotzea ere. Eta horren adierazle garbiena, preso politiko zein beraien senide eta lagunen egoera injustua eta jasan ezina da. Horregatik guztiagatik,

· Askatasun Ekintza Plataformaren lehen helburua, orokorrean salbuespen egoera amaiezina agerian uztea eta salatzea da. Ezin dugu normaltzat hartu

salbuespena eta injustizia.

Estatuak eta PPko gobernuak ez dute une honetan inolako beharrik sentitzen salbuespen egoera honekin bukatzeko. Egungo egoeran oso eroso daude, inolako urratsik eman gabe, non euskal gatazka bera ukatzeko ausardia ere izan dutelarik.

Aipagarria da ere, hamarkadetan euskal herritarron kontra sortutako salbuespen legedia, gainera, Estatu Espainolean sortzen ari diren ezkerreko mugimendu zein mobilizazio sozialekin bukatzeko tresna gisa erabiltzen hasiak direla; egungo egitura eta aginte politikoa eta ekonomikoak onartzen ez duen edozein herritarren aurka jotzeko tresna dira, alegia.

· Aipatu egoera hau, soil-soilik eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendu zabal eta indartsu batek errotik astinduko duelakoan gaude: UPN – PP - PSOEri ahulezi sozial eta politikoa sortzeko gai izango dena, beti ekinbide demokratikoak eta baketsuen bitartez ariko dena, baina aldi berean, intsumisioa eta desobedientzia borroka tresna gisa erabiliko duena. Horren tradizio luzea badago jada gure herrian. Eskubide zibil eta politikoen aldekoen bidean aldebakartasunetik urratsak emateko garaia delako, konfrontazio demokratikoaren garaia delako.

Eta horretarako, herritarrez zein eragilez osatutako mugimendu zabal bat, inoiz baino beharrezkoagoa zaigu.

Gure plataforma xume honek mugimendu horren zati txikia izan nahi du, finean, euskal jendartearen aniztasunaren eta auto-antolaketaren isla baikara. Eta honexegatik, bai “herri harresi”en ekintzak, bai sinbologia faxistaren kontrako ekintzak, bai zapaltzen gaituzten legeen kontrako ekintzak, eta nola ez, euskal preso politikoen aldeko mugimendu herritarren ekintzak ere txalotzen ditugu.

· Era berean, Askatasun Ekintza Plataformak Amnistia osoa aldarrikatzen du. Amnistia hau gauzatzeko, beharrezkoak diren aldaketa legal guztiak eman beharko dira euskal preso, deportatu eta errefuxiatuen egoera konpontzeko normalizazio politiko prozesu baten baitan.

Garbi esaten dugu soil-soilik Amnistiak, bere esanahi politiko guztiarekin, ekarriko duela gatazkaren zikloaren benetako amaiera.

Amnistia hau justizia trantsizionalaren testuinguruan eman beharko da non, gatazka luze honen biktima guztien eskubideak berma daitezen.

Amnistia helburu estrategikoa izanik, bitartean, euskal presoek jasaten duten beraien oinarrizko eskubideen urraketekin amaitu behar da.

· Bestalde, Espainiako gobernuak salbuespen egoera anker honen aplikazioarekin badaki, EAE-ANV sigla historikoaren aurka jotzen duenean, Euskal Herriko Oroimen Historikoaren kontrako eraso zuzena egiten ari dela ere, eta beraz, jakin badaki, Nazio Batuetako Erakundeak berak eskatu moduan, genozidio frankistaren biktimei, Egia, Justizia eta Erreparazioz gain, berriro ez gertatzeko bermeak zor zaizkiela, oraindik orain. 1936tik 1977.ren urte bitarte, EAE-ANV erakundeko ia 800 militante erailak izan ziren; beraz, frankismoaren biktima dela eta diktadura horretan erakunde gisa ilegalizatua izan zela kontuan harturik, berriro horrelako zapalketak ez gertatzeko bermeak ez zaizkio inondik inora errespetatu.

· Euskal gatazkaren aro modernoa 1936.ren urtean hasten da, altxamendu faxistarekin, ondorengo gerrarekin, eta estatu terrorismoaren hamarkadekin jarraituz. Eta 1960tik aurrera pairatutako bortxakeria politikoak, bere adierazpen ezberdinekin, 1936kin lotzen dira zuzen-zuzen. Honek milaka eta milaka biktima sortu ditu gure herrian.

Gatazkaren biktima guztiek Egia, Justizia eta Erreparaziorako eskubidea izanik, garbi geratu behar da Genozidio Frankistaren zein Estatu Terrorismoaren biktimak direla, egun ere, oro har, eskubide hauek gabe geratzen ari direnak.

Biktima batzuk eskubiderik gabe uzteak ez dakar beste biktimen eskubideak bermatzea, kontrakoa baizik.

Eta guk, gatazkaren biktima guztien eskubideen aldeko adierazpena eta aldarrikapena egin nahi dugu.

· Badakigu, euskal gatazkaren inguruko irakurketa ezberdinak daudela gure herrian. Hau, finean, Euskal Herriaren aniztasunaren isla besterik ez da. Gure ustez, gertatutakoaren kontakizun ezberdinak egotea eskubide bat da. Kontakizun bakarra inposatzea ordea, errepresaliatu berriak sortzeaz gain, aniztasunaren aurkako eraso zuzena da. Gatazka baten inguruan ezin da pentsamendu edo errelato bakarra onartu. Kontakizun ezberdinekiko errespetua, oinarrizko jarrera demokratikoa baita.

· Eta espreski, EAE-ANV sigla historikoari, ezker abertzaleko alderdi txiki honi, Errepublikako Gobernuan zein Eusko Jaurlaritzan ministroak izan zituen alderdi historikoari; bere gudariek faxismo espainiarren zein nazien aurka borroka tinkoa egin zuenari; azken hamarkadetan ezker abertzaleko hainbat aliantza bultzatu dituenari (Herri Batasuna, Euskal Herritarrok…) baita herri mugimenduetan ere, gure esker ona aitortu nahi diogu. Azken batean, zortzi hamarkada hauetan Euskal Herriko eskubideen defendatzaile sutsua izan denari.

Bukatzeko esan, gatazka politikoa sortu duten zapalketak eta errepresioak gainditu behar direla gatazka bera gainditzeko. Ildo horretatik, Euskal Herriari zor zaion autodeterminazio eskubidea funtsezkoa da; honekin batera etorriko dira kartzelak hustutzea eta berriro ez betetzea, eta noski, benetako amnistia lortzea.

Euskal Herria, 2014ko azaroa

________________

[Castellano]

Desde hace ya demasiadas décadas y especialmente desde la guerra del 36 y el posterior genocidio del régimen franquista, seguido de décadas de terrorismo de Estado, el Reino de España ha impuesto al Pueblo Vasco una batería de leyes de excepción como forma de aniquilar el conflicto sociopolítico vasco.

Tantos años de legislación de excepción han llevado a que al final, estas medidas que se suponen excepcionales, las hayamos ido asimilando en nuestra rutina diaria como si fueran normales. Como si la falta de libertades civiles, nacionales y políticas fueran algo consustancial al ser vasco. Algunos desde su comodidad niegan que vivamos en un estado de excepcionalidad, aunque la situación sea demasiado grave, y se siga agravando por momentos como para acallarlo o taparlo con buenismos de la peor especie.

El macro-juicio 04/08 contra EAE-ANV, Batasuna y EHAK-PCTV es una consecuencia de esas leyes de excepción. La condena que se pide para los 35 militantes implicados es de 10 años de cárcel simplemente por su actividad política. No podemos olvidar que el promotor de este juicio fue el gobierno Zapatero del PSOE y que, por lo tanto, tanto PSE como PSN son a día de hoy los principales responsables de esta situación.

Por ello, uno de los principales objetivos de la Plataforma Askatasun Ekintza es ofrecer nuestro apoyo sociopolítico y económico a estas personas, ampliando nuestro apoyo militante al resto de los acusados militantes de diferentes organizaciones.

Hay que tener en cuenta que un juicio de esta envergadura, supone a los militantes de EAE-ANV un desembolso económico considerable para llevar adelante su defensa y la del Viejo Partido, al que ahora pretenden ilegalizar por la vía penal, convirtiendo en delincuencia toda la trayectoria ekintzale.

Este juicio, en definitiva, no es más que la consecuencia de la doctrina “todo es ETA”, los operativos policiales que seguimos sufriendo, nos dejan claro que, hoy por hoy, esta doctrina represiva sigue vigente. Se sigue juzgando y encarcelando a la/os vasca/os, sea por pedir y reivindicar libertad, sea por su actividad sociopolítica, o sea por defender al colectivo de presas políticas. Los impulsores de esta doctrina del “todo es ETA” han sido el PSOE, PP-UPN y UPyD. Tenemos que remarcar que las opiniones personales (muy encomiables) en contra por parte de unas pocas personas del PSE, no cambia nada esta situación ni exoneran al partido en su conjunto de sus graves responsabilidades políticas.

Hoy por hoy, la ley de partidos sigue vigente. En Euskal Herria todavía unas cuarenta mil personas seguimos estando “contaminadas” por la aplicación arbitraria de esta ley. Esto significa que una gran parte de la ciudadanía no tenemos libertad para tomar parte en política, ni tenemos derecho a defender el proyecto político que queramos.

En una democracia no pueden ser delito ni la actividad política ni el querer tomar parte en las elecciones. Sin embargo, el Reino de España no opina lo mismo y así, mantiene vigentes las leyes de excepción para su beneficio opresor.

Como se está viendo, los necesarios pasos abordados por ETA en los últimos años, no han traído consigo la normalización política. Hoy más que nunca es un imperativo democrático la supresión de La Ley de Partidos y del conjunto de las leyes de excepción y sus consecuencias, para poder crear una convivencia política y social normalizada entre Euskal Herria y los Estados.

Por ello, decir y proclamar en esta coyuntura que estamos en una normalización política, no es más que dar legitimidad a las leyes de excepción, y aquí, ni se ha acabado aún con el ciclo de las ilegalizaciones, ni tampoco con el de los encarcelamientos y vulneraciones de derechos por motivos sociopolíticos.

Y además, mantener estas leyes de excepción supone seguir creando víctimas interminablemente, y un continuo ataque al derecho a la convivencia normalizada para toda/os los vasca/os. Muestra de ello es la situación insoportable e injusta que padece el colectivo de presos/as políticos y sus familias y amigos/as.

Por todo ello, · El primer objetivo de la Plataforma Askatasun Ekintza es denunciar y evidenciar la interminable situación de excepción. No podemos tomar como normal lo injusto y lo excepcional.

El Estado y el gobierno del PP, en este momento, no tienen ninguna necesidad de acabar con estas leyes de excepción. Están tan cómodos en esta coyuntura, sin dar un solo paso, que tienen la desfachatez de llegar a negar la existencia del mismo conflicto vasco.

Además de todo esto, hay que señalar que las leyes de excepción que durante décadas han sido creadas y empleadas contra la sociedad vasca, en la actualidad se están empezado a utilizar contra los movimientos de izquierda, independentistas, y movilizaciones sociales que están surgiendo en el Estado Español, como instrumento también para acabar con ellos; son, en definitiva, el instrumento perfecto para ir en contra de todo aquel que no comulgue con las actuales estructuras y poder político y económico.

· Esta situación solo se superará con la creación y trabajo de un movimiento a favor de los derechos civiles y políticos, amplio y fuerte: que sea capaz de crear debilidad social y política al bunker UPN-PP-PSOE, siempre por medios democráticos y pacíficos, pero al mismo tiempo, que utilice como instrumentos de lucha la insumisión y la desobediencia. Tenemos una amplia tradición y bagaje sobre ello en este pueblo.

En el camino por los derechos civiles y políticos, es hora de dar pasos por la unilateralidad, es hora de la confrontación democrática. Y para ello, es más necesario que nunca un movimiento popular amplio.

Nuestra pequeña Plataforma quiere ser parte de ese movimiento, ya que no somos más que el reflejo de la diversidad y de la auto-organización de la sociedad vasca. Es por ello que saludamos tanto las ejemplares acciones de los “herri harresiak”, como diferentes acciones desobedientes contra símbolos y leyes que oprimen nuestro pueblo, y por supuesto, los movimientos populares a favor de la/os presa/os política/os y de los/as militantes encausados que están aflorando en los últimos tiempos.

· Asimismo la Plataforma Askatasun Ekintza reivindica la Amnistía total, y para materializar esta Amnistía dentro de este proceso de normalización político, habrá que realizar los cambios legales necesarios para resolver la situación de las personas presas, deportadas y refugiadas. Siendo la Amnistía un objetivo estratégico, mientras, hay que acabar con las conculcaciones de sus derechos básicos.

Lo decimos bien claro, solamente la Amnistía, en todo su significado político, traerá la verdadera finalización del problema del colectivo de presos políticos vascos. Amnistía que deberá darse en un contexto de justicia transicional que resarza en sus derechos a todas las víctimas de este largo conflicto.

· Por otro lado, el gobierno de España yendo contra las históricas siglas de EAE-ANV con la aplicación de esta legislación despiadada, sabe que está perpetrando un ataque directo a la Memoria Histórica de Euskal Herria; y sabe también que, como reclama la propia ONU, todavía, a las víctimas del genocidio franquista se le debe, Verdad, Justicia, Reparación y Garantías de no repetición.

Entre el año 1936 y 1977, unos 800 militantes de EAE-ANV fueron asesinados, y/o desaparecidos, por no hablar de los miles los represaliados. Por todo ello, siendo EAE-ANV víctima del franquismo y que fue ilegalizado como partido precisamente en aquella dictadura, no se le han respetado ni aplicado las garantías para no se repitieran semejantes opresiones.

· La etapa moderna del conflicto vasco comienza en el año 1936 con el alzamiento franquista, su consiguiente guerra y continuando con décadas del terrorismo de Estado. Y las violaciones de los derechos políticos, en sus diferentes manifestaciones, que se sufrieron a partir de 1960 se unen directamente con los hechos del 36. Esto creó docenas de miles de victimas en nuestro pueblo.

Si todas las víctimas del conflicto tienen derecho a la Verdad, a la Justicia y a la Reparación, hay que dejar claro que son las víctimas del Genocidio franquista o las del terrorismo de Estado, las que a día de hoy, no se les reconoce tales derechos.

Privar a unas víctimas de sus derechos no trae consigo garantizar los derechos de las otras víctimas, sino todo lo contrario. Y desde Askatasun Ekintza reivindicamos los derechos de absolutamente todas las víctimas, y por ello, defendemos la diversidad de relato.

· Sabemos que sobre el conflicto vasco hay diferentes lecturas; esto refleja, sobre todo, la pluralidad de Euskal Herria. Creemos que la existencia de los diferentes relatos es un derecho.

Imponer un relato único, en cambio, además de crear nuevos represaliados, es un ataque directo a la pluralidad. En un conflicto no se puede aceptar un pensamiento o relato único como ocurrió en el Franquismo. Respetar la pluralidad de relatos, es una actitud básica democrática.

· Y finalmente, queremos expresar nuestra máxima gratitud hacia las siglas históricas de EAE-ANV; a ese pequeño partido de la izquierda abertzale que tuvo ministros tanto en el Gobierno de la República como en el Gobierno Vasco; a los gudaris y militantes que lucharon y combatieron contra el fascismo español y el nazismo; a este partido que en las últimas décadas ha promovido un sinfín de alianzas dentro de la izquierda abertzale (Herri Batasuna, Euskal Herritarrok, …) así como en el movimiento popular. Resumiendo, al que ha llevado a cabo durante ocho décadas, una lucha incansable en la defensa de los derechos de Euskal Herria.

Por último señalar que, sin superar las opresiones y represiones que han creado el conflicto político, no se superará el conflicto mismo. En este sentido es fundamental el derecho de autodeterminación que se le debe a Euskal Herria. Con él vendrá el vaciar las cárceles para que no se vuelvan a llenar; y por supuesto, la verdadera amnistía.

Euskal Herria, noviembre de 2014.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eM7F

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal