lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN0D

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

28/02/2019 :: Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado

Martxoak 8 poner la vida en el centro, es cuestión de soberania

x Euskal Herriko Bilgune Feminista
El fascismo ha despertado de su letargo para poder seguir legitimando las actitudes xenofobas, machistas, racistas, supremacistas y franquistas.

MARTXOAK 8, BIZITZA ERDIGUNEAN JARTZEA, BURUJABETZA KONTUA DA.


Kapitalismoaren ziklo berrian sartu gara eta sistemak adierazten du, konplexurik gabe, gutxi
batzuentzat soilik dagoela lekua. Bizi baldintzen okertze orokortua normalizatzen ari gara sistema
heteropatriarkal kapitalistaren baitan. Izan ere, egiturazko prozesu gisa ulertu beharrean,
norbanakoon akats gisa ulertarazi nahi dizkigute zapalkuntza eta esplotazio egoera horiek. Bizitzen
prekarizazioen ezaugarri nagusia da bizitzeko beharrezkoak ditugun baliabideak lortzeko
etengabeko segurtasun eza.


Egoera horretan ugaldu dira kontra-boteretik sortutako borroka sozialak. Hori erakusten
dute iazko mobilizazio historikoek. Esamolde batek dio «aurrera goazelako egiten dutela zaunka»
eta hala ikusten ditugu sistemaren zaindari guztiak, zaunkaka, altxatzen ari garenon bidea eteteko
asmoarekin. Faxismoa lozorrotik esnatu da jarrera xenofoboak, arrazistak, matxistak,
supremazistak edo frankistak ongi lotzeko eta zilegi egiteko. Gure inguruan eskuin-muturreko
alderdiak hedatzen ari dira sistema babesteko xedearekin, gobernua eurena egiten. Jo-puntuan
jarri dituzte, besteak beste, emakumeak, feministak, errefuxiatuak, migranteak, independentistak,
langileak, transexual eta bollerak. Faxismo garratzaren erruduntzat hartu gaituzte. Guk ozen diogu,
baietz, hemen gaudela eta dagozkigun bizitza burujabeak borrokatzearen errudunak garela.
Aspaldi etorri ginen, geratzeko.


Horregatik guztiagatik, aurten ere greba feministara goaz martxoaren 8an! Iazko argazki
historikoen ostean, gehiegitan entzun dugu hura aparra izango zela. Guretzat, aldiz, ez du atzera
bueltarik borrokaldi hartan sentitu eta ikasitakoak!


Batetik, elkarrekin jendarte berri bat imajinatu dugu eta, horrela, aurre egiten ari gara
marraztu nahi diguten etorkizun beltzaren distopiari zein alternatibarik ez dagoela dioten
sinesmenei. Jabetu gara feministok gai garela eraldaketa mugiarazteko, bagarela nor. Izan ere,
Marina Garcesek dioen moduan, «emantzipazioa bilatzen duten politikak beti izan dira irudimena
ereiteko lekuak». Horrela, Mugimendu Feminista agertu da sistema menperatzaile, patriarkal,
kapitalista, heteroarautzaile, misogino honen aurrean eraldaketarako eta konfrontaziorako
subjektu politiko nagusi gisa. Iaztik biziagotu egin da erakundeekiko nahiz balio patriarkalekiko
dagoen kontsentsu soziala urratzeko pultsua. Gainera, hainbat bazter eta tokian tokiko
testuinguruak astintzeko aukera eskaini zigun greba modu autonomo, ireki eta deszentralizatuan
planteatzeak. Modu horretara, arazo zehatzei ekintza bateratu batekin erantzun diogu.
Hori guztia ezin liteke ulertu 70eko hamarkadaz geroztik milaka talde eta kide feministen
eguneroko inurri lanik gabe. Etenik gabe aritu ziren (eta ari gara) aliantzak eta babes sareak josten,
indarkeriak izendatzen, kaleak zein etxeak astintzen... Haiengatik gara! Horregatik, iraultza honen
berme nagusiak belaunaldien arteko elkar begiratzea eta elkar ezagutzea izateaz gain, eguneroko
antolakuntza eta borroka feminista ere izango dira.


Feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokan jarraitu behar dugu. Hain zuzen ere, bizitzak
sostengatzeko ardurak kolektibizatzeko eta botere harremanak errotik aldatzeko. Finean, jendartea
eraldatzeko behar horrek burujabetzaren beharra dakar. Guk argi daukagu burujabetza ez dela
bulegoetan adosten, estatuetatik baino eguneroko bizitza arruntetik abiatzen dela. Egunez egun
bizitzak erdigunean jarri behar ditugu, bai gure gorputzen gaineko erabakietan, bai denbora eta
lanen banaketan, bai aniztasunaren aitortzan edota komunaren defentsan. Bestalde, lurraldean ere
sustraitzen da burujabetzaren beharra. Premiazkoa da gure lurraldean erabakitzeko ahalmena
berreskuratzea botere korporatiboen zerbitzura dauden bi estatuen aurrean.


Beraz, burujabetza feministak lotura zuzena du Euskal Herriaren autodeterminazio eta aldaketa
prozesuekin. Horrek herritartasun eredu berriak irekitzeko aukera dakar eta elkarren artean
harremanak dituzten pertsonak bihurtzea eskubideen subjektu, eskubideak enpleguari, ezkontzari
edo jatorriari lotu ordez.


Ez dira gutxi ezkerrak dituen desafioak: autoritarismoaren gorakadak markatutako
hauteskundeak, estatuetako lurraldetasun krisi eta inboluzio sozialaren aurrean burujabetzan
sakonduko duen alternatiba eraikitzea, kolapso egoerara doan zibilizazioari trantsizio bat
eskaintzea. Horietan guztietan, ezinbestekoak dira emakumeon* parte-hartze politikoa, oinarri
feminista duen herri proiektua definitzea eta mugimendu feministaren mintzakidetza. Lehentasun
kontua da. Feministok etxeko lanak egiten gabiltza: boteretzen, antolatzen, proposamen politikoak
eguneratzen, aldarrikapenak biltzen eta, beharrezkoa denean, auto-kritika egiten. Jarraitu dezagun
gauero iraultza feminista amesten. Jarraitu dezagun egunero iraultza feminista antolatzen.
Iraultza gugan da, iraultza gu gara, feministok grebara!


Euskal Herriko Bilgune Feminista
2019ko martxoaren 8an.

______________-


Hemos entrado en la nueva fase del capitalismo y el sistema muestra sin complejos que solo
hay sitio para unos pocos. Estamos normalizando el empeoramiento de las condiciones de vida
dentro del sistema heteropatriarcal capitalista. Nos quieren hacer pensar que las opresiones y
situaciones de explotación son consecuencia de errores individuales y no de los procesos
estructurales. La falta de seguridad continua para poder conseguir los recursos mínimos para poder
vivir es la característica principal de la precarización de nuestras vidas.


Ante esta situación, las luchas sociales nacidas desde el contra poder han aumentado.
Reflejo de eso son las movilizaciones históricas del año pasado. Dice una frase que “ladran porque
cabalgamos” y es así como vemos reaccionar a todos los guardianes del sistema, ladrando,
intentando parar el camino de quienes estamos levantándonos.


El fascismo ha despertado de su letargo para poder seguir legitimando las actitudes
xenofobas, machistas, racistas, supremacistas y franquistas. Los partidos de extrema derecha se
están expandiendo, se están haciendo con el gobierno, con intención de proteger este sistema. Nos
han puesto en el punto de mira a las mujeres, feministas, refugiadas, migradas, independentistas,
trabajadoras, transexuales y bolleras entre otras. Nos señalan como culpables de su agrio fascismo.
Nosotras decimos bien alto que sí, que estamos aquí y que somos culpables de luchar por las vidas
soberanas que nos corresponden. Vinimos hace ya tiempo, y vinimos para quedarnos.


Por todo ello, ¡este año también vamos a la huelga feminista del 8 de marzo! Después de la
foto histórica del año pasado, hemos escuchado demasiadas veces que aquello fue humo. Para
nosotras en cambio todo lo que sentimos y aprendimos en esa lucha no tiene vuelta atrás.
Por un lado, imaginamos entre todas una nueva sociedad, y así seguimos haciendo frente a
la distopía de un futuro negro donde dicen que no hay alternativa. Hemos entendido que las
feministas somos capaces de mover la transformación, que somos quien para hacerlo. Como dice
Marina Garces “las políticas que buscan la emancipación siempre han sido lugares de sembrar la
imaginación”. Y es así como el Movimiento Feminista ha aparecido como principal sujeto político
para la transformación y la confrontación con este sistema patriarcal, capitalista, heteronormativo y
misogino. Desde el año pasado ha incrementado el pulso para romper el consenso social hacia las
instituciones y los valores patriarcales. Además, haber planteado la huelga de manera autónoma,
abierta y descentralizada dio oportunidad de incidir en el contexto local. De esa forma, estamos
dando respuesta colectiva a problemas concretos.


Todo esto no se podría entender sin todo el trabajo de miles de grupos y de compañeras
feministas desde los años 70. Lucharon sin parar (y lo seguimos haciendo), tejiendo redes de apoyo
y alianzas, nombrando las violencias, tomando las calles y las casas... ¡Por ellas somos! Por ello, la
base de esta revolución serán la mirada y conocimiento mutuo entre las distintas generaciones, así
como la organización cotidiana y la lucha feminista.


Tenemos que organizarnos en el feminismo y continuar luchando en colectivo. Para
colectivizar las responsabilidades para sostener la vida y poder cambiar de raíz las relaciones de
poder. Al fin y al cabo, para poder cambiar la sociedad, necesitamos soberanía. Nosotras tenemos
claro que la soberanía no se consensúa en las oficinas. Que en vez de en los estados, parte de las
vidas cotidianas. Diariamente tenemos que poner las vidas en el centro, con las decisiones sobre
nuestros cuerpos, así como en el reparto del tiempo y los trabajos, en el reconocimiento de la
diversidad o en la defensa de lo común. Además, la necesidad de soberanía se arraiga en el
territorio. Es indispensable recuperar la capacidad de decisión sobre nuestro territorio ante los dos
Estados que están a merced de los poderes corporativos.


Así, la soberanía feminista está directamente relacionada con el proceso de autodeterminación y
cambio de Euskal Herria. Porque nos dará la oportunidad de crear nuevos modelos y poder
convertir sujetos de derecho a las personas que tienen relación entre ellas en vez de vincular los
derechos al empleo, el matrimonio o la procedencia.


No son pocos los desafíos que tiene la izquierda: unas elecciones marcadas por la subida del
autoritarismo, crear una alternativa que profundice en la soberanía para hacer frente a la crisis
territorial de los estados y la involución social, ofrecer una transición a una civilización que está a
punto del colapso. En todos ellos es imprescindible la participación política de las mujeres*, definir
un proyecto de pueblo que tenga bases feministas y la interlocución del movimiento feminista. Es
cuestión de prioridades. Las feministas estamos haciendo nuestro trabajo: empoderándonos,
organizándonos, actualizando propuestas políticas, reuniendo reivindicaciones y cuando es
necesario, haciendo auto-crítica. Sigamos todas las noches soñando con la revolución feminista.
Sigamos todos los días organizando la revolución feminista.


La revolución esta en nosotras, nosotras somos la revolución, ¡feministas a la huelga!


Euskal Herriko Bilgune Feminista
8 de Marzo del 2019

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN0D

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal