lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 25/06/2024

Meatzaldea Hintxako kide batekin elkarrizketa

La Haine - Euskal Herria
Gaurkoan San Mamesera garaipen ikurra eramateagatik jazartua izan zen lagunarekin hitz egiteko aukera izan dugu, adierazpen askatasunaren aurkako erasoei buruz hausnaurtuz.

Azkenaldian hainbat errepresio kasu egon dira San Mamesen: isunak, atxiloketak, bazkideen kanporaketak... eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoak. Horietako bat Asier Herranzen kasua da. Athletic-eko bazkide hau epaitua izan zen Donetseko Herri Errepublikaren bandera San Mamesera eramateagatik, eta harekin hitz egiteko aukera izan zuen ASKE-k. Duela gutxi ikusi den bezala, errepresioa ez du etenik izan, eta hilabete honetan, Athleticeko zale bat atxilotu du Espainiako Poliziak, sare sozialetan argitaratutako mezuengatik. Joan den maiatzaren 11n, berriz ere, adierazpen askatasunaren aurkako erasoa gertatu zen San Mameseko harmailean, eta oraingo honetan, La Hainetik hitza eman nahi izan diogu jazarritako pertsonari.

Zer gertatu zen?

Maiatzaren 11ko La Liga-ko 35. Jardunaldian, Athletic - Osasuna partidan, Meatzaldea Hintxak garaipenaren ikurra eraman genuen maiatzaren 9a ospatzeko eta aldarrikatzeko asmoarekin. Esan beharra dago, bandera hau, behin baino gehiagotan arazorik gabe atera dugula San Mamesen. Hau gutxi balitz, Athletic Club berak haien sare sozialetan erakutsi duen ikurra izan da Ipar Harmailaren argazkiak erabili dituenean. Baina egun horretan Ertzaintzak atsedenaldian Herri Harmailara sartzea erabaki zuen helburu zehatz batekin, bandera lapurtzea. Zortzi sekreta niregana hurbildu ziren eta arrazoirik eman gabe jarraitu behar nituela esan zidaten, harmailatik at. Nire erantzuna, zergatia galdetzea izan zen eta, instant horretan, bandera lapurtzen saiatu ziren, arrazoia hori zela zioten bitartean. Orduan, San Mamesetik atera barik, bandera lurrean jarri zuten l, argazkiak atera eta jakinarazi zidaten isundua izango nintzela eta epaiketara eramana. Ostean, San Mamesetik bota nindutenean eta kanpoan nengoela, bost minutu inguru pasata, bi sekreta gerturatu zitzaizkidan eta mehatxu artean ikurra lapurtu zidaten. Nire ezezkoa ematerakoan, lepotik hartu eta kotxera indarrez eraman ninduten. Bidean, mugikorra atera nahi izan nuen haien indarkeria grabatzeko helburuarekin eta bortizkeriaz eskutik kendu zidaten lehenago abisatu gabe. Bertan, isuna erredaktatu, mugikorra bueltatu eta libre utzi ninduten.

Zergatik joan ziren zuregana?

Bi hipotesi nagusi daudela esango nuke niregana joateko. Lehena, maiatzaren 9aren aste berberan garaipenaren bandera ateratzeagatik, eta horrela, yankiek naziak garaitu zutelaren diskurtsoarekin jarraitzea, Armada Gorriak egin zuenean. Bigarrena, denboraldian zehar(bandera honekin ez bezala) beste bandera motekin arazoak izan ditugu San Mamesetik kanpo. Beraz, indar errepresiboek niregana joatea kikiltzeko estrategia edo helburuarekin egin zutela pentsatzen dugu. Bestela, zergatik ez dugu inoiz inolako arazorik izan garaipenaren banderarekin edo beste ikur komunistekin eta egun horretan bai? Beraz, badakigu Ipar Harmailan Euskal Herri Langilearen aldarri guztiak desagertzeko helburua daukatela, soilik ikusi behar dugu harmailak izan duen eboluzioa eta jaso dituen isun guztiak. Euskal Herri Langilea erasotzen ari dira haien palkotik politika erosotasun osoz egiten duten bitartean. Orduan, arazoa ez da politika eta futbola uztartzea baizik eta gure politika haien interes eta diskurtsoaren kontra joatea.

Orduan, 2. mundu gerran naziak garaituak izan zirela goraipatzen duen bandera futbol zelai batean sartzea delitua da?

Oraindik isun proposamen bat denez ez dakigu, baina mendebaldeko inperialismoaren markotik ateratzen denez, posible izan daiteke. Hala ere, badakiguna da Ertzaintzak erabil dezakeela Athleticeko bazkide bat kanporatzeko eta epaitegietara eramateko. Hau oso larria eta beldurgarria da, ez gaudelako bestelako bandera batez hitz egiten ari, baizik eta naziak garaitu zituen ikurraz. Baina era berean ez gaitu ezer harritzen, La Ligan nazien inpunitatearen hamaika adibide jar ditzakegu. Frente Atletico-ko ultrak San Mamesen “Puto Vasco” abestu zuten, La Ligan Nico Williamsi irain arrazistak bota zizkioten edota urtetan zehar Aitor Zabaletaren memoria erasotu dute baina Javier Tebasen txapelketa honetan gelditu den partida bakarra Vallecasen izan da, nazi bati nazia zela esateagatik.

Nolako tratua jaso zenun poliziaren partetik?

Momentu oro harroputzak izan ziren, baita beraien artean barreak bota zituzten ere, baina lehenengo saiakeran bandera kentzea ezin izan zutenez zakartasunez jokatu behar izan zuten.

Duela gutxi, isundu egin zuten beste zale batek epaiketa irabazi du. Sententzia horrek, poliziaren partetik jazarpena etengo duela edo bere horretan jarraituko duela pentsatzen duzu?

Lehen aipatu dudan moduan, San Mamesen zein beste zelaietan (Mendizorrotza, El Sardinero…) bestelako banderak (Amnistia, Donbass, Palestina, Pablo González, Meatzaldea Hintxakeko bandera komunista…) kentzen eta mehatxatzen saiatu dira. Beraz, argi dago haien interesen kontra jokatzen duen bandera politiko guztiak kentzen eta errepresioa erabiltzen jarraituko dutela.

Uste duzu badagoela gaur egungo futbolaren partetik zelaietatik aldarrikapen politikoak debekatzeko helburua?

Oso argi dago eta harmailetan urteak daramagunok larritasun osoz ikusten dugula egoera. Gaur egungo futbolak eta horren jabeek Herri Harmaila eta horren parekoa animazio harmaila mantxoetan bihurtzea dute helburu gisa. Hala ikusi dugu San Mames Ukraniako koloreekin piztu denean, ukraniar banderak sartu direnean edota Ipuruan entitate Sionistaren bandera ikusi dugunean. Donbasseko edo Palestinako bandera sartzen dugunean, ordea, politika eta futbola sakabanatu behar ditugula diote batzuek. Adibidez, El Sardineron,Meatzaldea Hintxak-eko kide bat kanporatu nahi izan zuten Palestinako bandera erakusteagatik.

Nola egin behar zaio aurre honelako jazarpen kasuei?

Harmaila zein kaleetan militantzia eginez eta makurtu gabe aurrera jarraituz. Jazarpen polizialei esparru guztietan aurre egiteko oso garrantzitsua da antolatzea, baina futbolaren esparruan errepresioa paraitu dugunok edo egunen batean sufritu ahal dutenek kolektiboki antolatzea ondo etorriko litzateke, maila lokalean zein beste taldeko zaletueekin. Gure kasuan, futboletik kanpo ere mugitzen garenez, normala denez, ASKE antolakundea dugu Euskal Herriko mugimendu antierrepresibo erreferentetzat, egiten duten lan ikaragarriagatik eta erakutsi diguten babesagatik horrelako kasuetan.

Futbola, gizartean duen oiartzunagatik, aldarrikapen politikoen bozgorailu egiteko baliatu behar dela esango zenuke?

Futbola aldarrikapen politikoen lekua izan da eta izango da. Futbola Herri Langilearena delako eta gure aldarriak bertan egon behar direlako. Beraz, futbola estrategikoki bozgoragailu bezala ulertzea eta erabiltzea begi onez ikusten dut daukan oiartzunagatik, partidu orora eramaten ditugun ikurrak gure nortasunaren eta izaeraren parte dira, gure egunerokotasunean erabilitakoak. Hau da, behe mailako partidak ikustera joaten garenean, horietan ere, gure ikurrak ere bertan egoten dira.

Zer paper jokatzen dute zentzu horretan Euskal Zaletuen baitan dauden taldeek?

Euskal Herriko harmailetan gure herriko borroka guztiak ikustararazi dira, eta gaur egungo euskal zaletueen egin beharra aldarrikapen horiekin jarraitzea da, inoren aurrean belaunikatu gabe.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal