Espainiako poliziak gazte bat atxilotu du meatzaldean
Gaur, goizeko 11ak aldera, Espainiako poliziak gazte bat atxilotu du meatzaldean sare sozialetan partekatutako mezu batzuengatik. ASKE antolakunde antirrepresiboak eman du atxiloketaren berri eta “adierazpen askatasunaren aurkako beste eraso bat” bezala seinalatu dute hau. Segidan atxiloketa gaitzetsi du eta atxilotuari elkartasuna adierazi dio antolakundeak.
Hil honetan, hau ez da sare sozialetan mezuak zabaltzeagatik atxilotzen duten pertsona bakarra. Izan ere, ekainaren 3an, Indar Gorriko kide bat atxilotu zuten, John Weissman jokalari sionista seinalatzea leporatuta.