lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/01/2024

Mehatxu faxisten aurkako elkarretaratzea egingo dute bihar Erandion

Hiruka
Azkenaldian, Erandioko kaleetan hainbat pintada faxista egiteaz gain, sare sozialen bitartez faxista batek irain eta mehatxu larriak egin ditu hainbat erandioztarren aurka.

Azkenaldian, Erandioko kaleetan hainbat pintada faxista egiteaz gain, sare sozialen bitartez faxista batek irain eta mehatxu larriak egin ditu hainbat erandioztarren aurka, besteak beste, EH Bilduko kideen aurka. Gertakari horiek salatzeko eta mezu eta ideia horiek lekurik ez dutela aldarrikatzeko, barikuan, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute Altzagako metro-geltokian.

Sare sozialen bitartez egindako deialdian zera aldarrikatu dute: "Azken asteotan Erandion hainbat pintada faxista agertu dira. Honi, orain gehitu behar diogu azken egunetan sareetan zabaldutako bideo bat. Bertan faxista batek irain eta mehatxu oso larriak bota zituen". Gertakizun horiek gaitzesteko deialdia egiteagaz batera, zera azpimarratu dute: "Honen aurrean erantzuteko ordua heldu dela uste dugu. Horrelako mezu eta ideiek ez dutelako lekurik ez Erandion ez inon".

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal