lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/11/2025

“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHU-ko Ibaietako Campuseko irakaslea salatu du Astindu-k

La Haine - Euskal Herria
Jarrera hauen aurka antolatzera eta borrokatzera deitu eta EHU-ren konplizitatea salatu du.

Ibaieta Canpuseko(Gipuzkoa) filosofiako irakasle batek hainbat sare sozialetan “mezu faxista, arrazista eta matxistak” zabaldu dituela salatu du ASTINDU dinamikak. Ikasleek ohartarazi dutenez, ez da halako jarrerak erakusten dituen lehen aldia, ezta sareetara mugatzen den zerbait ere. Izan ere, "jakina da bere klaseetan zehar ere adierazpen iraingarri eta diskriminatzaileak egin izan dituela ikasleen aurrean".

Horren guztiaren harira, ASTINDU-k dio horrelako jarrerak ez direla kasu isolatuak, "unibertsitateak ahalbidetzen dituen eta babesten dituen jarrerak baitira, irakasleen aurkako protokolorik abiarazi gabe". Zentzu horretan, irakasle honen jarrera seinalatzeaz gain, EHU-k berak izan duen isiltasuna salatu du: "egoera hau publikoki gaitzetsi ordez, isilik jarraitzen du errektoretzak, horrek irakasle honen konplize egiten duelarik unibertsitatea. Eta horrek argi erakusten du EHU diskurtso faxistei, arrazistei... aterpea ematen dien instituzioa dela".

ASTINDU-ren esanetan, beharrezkoa da ikasleek "antolatzea" eta jarrera hauen aurka "borrokatzea". Bide horretan, filosofiako irakasle faxista eta EHUko zein errektoretzaren konplizitasuna salatzeko propaganda jarri du Ibaietako campusean zehar. Errektoretzaren, irakasleen zein segurtasunaren erantzuna hurrengoa izan delarik: irakaslearen izaera faxista salatzen zuten kartelak kentzea. Hortaz, EHUren konplizitatea salatu du, esanez, beste behin ere argi geratu dela "EHUk faxismo, matxismo zein arrazakeriarekiko duen" posizionamendua.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal