lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/10/2023

Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios euskal preso politikoak aske geratu dira

La Haine/Berria
Biak ere zigor osoa beteta utzi dituzte aske, 25 eta 6 urte preso egon ondoren.

 Atzo goizean Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios euskal preso politikoak aske geratu ziren. Biak ere zigor osoa beteta. Mikel Barrios iruindarra duela sei urte atxilotu zuten Alemanian, ETA-ko erakundeari hainbat dokumento faltsu egitea leporatuta eta otsailetik baldintzapean egon da aske.

Mikel Azurmendi beasaindarra, berriz, 25 urte eta erdi egon da preso. 1998an atxilotu zuten Azurmendi, PP-ko bi zinegotzien kontrako ekintza bat leporatuta eta urte gehienak Euskal Herritik urrun dauden espetxeetan egin ditu preso: Almerian, Granadan eta Valentzian, besteak beste. Iaz Euskal Herriratu zuten eta Martuteneko espetxetik atera zen goizean. 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak, baina 2020ko azarora arte ez zioten eman bigarren gradua. Behin Euskal Herrian, hirugarren gradua eman zion Eusko Jaurlaritzak, baina Fiskaltzak helegitea aurkeztu eta atzera kendu egin zioten.

Azurmendik eta Maite Pedrosak, euskal preso politikoa hori ere, alaba bat izan dute espetxean. Biak batera atxilotu zituzten 1998an, eta martxoan 25 urte bete zituzten espetxean. Alaba beste senide batzuen etxean hazi izan da.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal